Jarraibideak:
Erregistratu zure mugikorraren zenbakia eta helbide elektronikoa Nafarroako Foru Ogasunarekin harremana errazteko. Aukera emango dizu:
- Baimen kodea jasotzeko deietan, bideo-deietan eta bulegoetan identifikatzeko, bai eta bide hauetatik beste pertsona batek zure izenean tramiteak egiteko ere.
- Noizean behin Nafarroako Foru Ogasunaren oharrak jasotzeko.
Bide horien bidez ez da eskatuko ez eta igorriko ere babestutako informazio partikularrik. Ez dira erabiliko, halaber, aldizkako informazio igortzeko.
Tramitatzeko beste modu batzuk:
Ogasuneko bulegoetan ere erregistra ditzakezu. Horretarako, hitzordua eskatu behar duzu.