Erreklamazioa Datuak Babesteko Ordezkaritzan

Oinarrizko informazioa

Pertsona fisikoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak datu pertsonalak tratatzen dizkienak eta uste dutenak datuen babesari buruzko eskubideak urratu zaizkiela edo erantzunik jaso ez dutenak beren eskubideak erabili ondoren.

Edozein herritarrek erreklamazioa aurkezten ahal du bi kasu hauetan:

Erreklamazioa egiteko, bi bide hauek daude:

  • Nafarroako Gobernuak izendatu duen Datuak Babesteko Ordezkaritzara jo, izapide hau erabilita. Kasu horretan, ordezkariak bitarteko lana eginen du tratamenduaren arduradun den erakundearekiko. Erabakitzen dena jakinaraziko zaio gehienez ere bi hilabeteko epean, erreklamazioa jasotzen denetik aitzina.
  • Edo zuzenean, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.

 

Datu pertsonalak tratatuko ditu “Datuak Babesteko Ordezkaritzak (Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua) "arduradun" gisa, helburua delarik “Datuak Babesteko Ordezkaritzara iristen diren erreklamazioak kudeatzea”. Zure eskubideak baliatu ditzakezu eskubideak baliatzeko izapidean. Tratamenduari buruzko informazio gehiago, hemen: Datu pertsonalen tratamendua Nafarroako Gobernuan.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Datuak Babesteko Ordezkaritza
Helbide elektronikoa: dpd@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time