Trebakuntza-entitateetan trebakuntza-ikastaroa gaindituz gero txartela jasotzeko, honako hauek aurkeztu behar dira
- Txartela emateko eta Babes Fitosanitariorako Baliabideen Ekoizle eta Operadoreen Erregistro Ofizialean erabiltzaile gisa inskribatzeko eskaera.
- Eskubide tasen ordainketa-gutuna:
- NANaren edo agiri baliokidearen fotokopia.
- Ikastaroa gainditu delako egiaztagiria.
- Txartela egokitzeko ikastaroa gainditu bada, berritu beharreko txartela.
Txartela titulazioa egiaztatuz gero jasotzeko, honako hauek aurkeztu behar dira:
- Txartela emateko eta Babes Fitosanitariorako Baliabideen Ekoizle eta Operadoreen Erregistro Ofizialean erabiltzaile gisa inskribatzeko eskaera.
- Eskubide tasen ordainketa-gutuna.
- NANaren edo agiri baliokidearen fotokopia.
- Txartela lortzeko gaitzen duen organo ofizial baten tituluaren edo ziurtagiriaren fotokopia. Txartela jasotzeko eskubidea ematen dute lanbide titulazioak eta ziurtagiriak.
Kopia eskatzen bada, honako hauek aurkeztu behar dira: Txartela emateko eta Babes Fitosanitariorako Baliabideen Ekoizle eta Operadoreen Erregistro Ofizialean erabiltzaile gisa inskribatzeko eskaera, eskubide tasen ordainketa-gutuna eta NANaren edo agiri baliokidearen fotokopia.