Prestazio ortoprotesikoa kudeatzen laguntzen duten establezimenduen erregistroa

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak, egokitzapen-mailaren arabera, baimendutako osasun establezimenduentzat, baldin eta prestazio ortoprotesikoaren kudeaketan laguntzeko interesa badute

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak jada baimendutako osasun establezimenduak, Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduak baimentzeari buruzko oinarri orokorrak ezartzen dituen urriaren 10eko 1277/2003 Errege Dekretuan, Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduak sortu, aldatu, lekualdatu eta funtzionatzeko baimenak arautzen dituen irailaren 1eko 214/1997 Foru Dekretuan eta aipatutako foru dekretua garatzen duten xedapenetan eta gainerako araudi espezifiko aplikagarrian xedatutakoaren arabera. Produktuen banaketari buruzko ohar hauekin:

  • Oinarrizko doikuntzako produktu ortoprotesikoak: farmazia-bulegoek zein ortopedia-establezimenduek egiten ahalko dute.
  • Produktu ortoprotesiko egokituak eta neurrira egindakoak honako establezimendu hauetan soilik emanen dira: 86/1999 Foru Aginduan (martxoaren 16koa, Osasuneko kontseilariak emana, ortopedia establezimenduek aurreikusitako baimena eskuratzeko gutxieneko baldintza teknikoak eta osasun baldintzak ezartzen dituena) edo horren ordezko arautegian ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten ortopediako establezimenduetan.
  • Entzumen-protesiak paziente hipoakusikoentzat: audioprotesi-establezimendu baimenduek ematen ahalko dituzte, baldin eta  betetzen badituzteOsasuneko kontseilariaren maiatzaren 22ko 71/2009 Foru Aginduan ezarritako baldintzak (71/2009 Foru Agindua, audioprotesi-establezimenduak sortzeko, aldatzeko eta jardunean jartzeko baimenetarako betekizunak ezartzen dituena, haurren audioprotesiak egokitzeko lokalei eta ekipamenduari buruzkoak barne).

 

Establezimendu Laguntzaileen Erregistroan izena eman nahi duten osasun establezimenduek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Jarduteko administrazio-baimena izatea eta Nafarroako osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduen erregistroan inskribatuta egotea.
  • Egunean izatea unean-unean indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak, arauetan zehazten diren baldintzetan.
  • Faktura elektronikoa egiteko eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura bidaltzeko behar den gaitasuna eta baliabideak izatea, bai FACe atariaren bidez, bai baimendutako beste sarrera-punturen baten bidez. 
  • Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak proposatutako fakturazio-prozedura onartzea.
  • Osasun Sistema Nazionalean Ortoprotesiko produktuen eskeintza barnean dauden produktuetan  dispensatu (NOMENCLATOR).
  • Agindutako produktuak GGD (Finantzaketaren Gehieneko Zenbatekoa) gainditzen ez duen prezioan emateko konpromisoa .
  • Prestazio audioprotesikoaren kasuan, dagokion erantzukizunpeko adierazpena sinatu beharko du eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak une bakoitzean ezarritako protokoloak betetzera behartuko da (Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko ORL Zerbitzuko medikuen aginduz bideratutako pazienteen ebaluazio-, jarraipen- eta kontrol-prozedurak barne, bai eta audiofonoak hornitu, egokitu eta mantentzekoak ere).
  • Gutxienez, katalogoan preskripzio berezikotzat deskribatutako produktuen kasuan, ondoko kodeekin (PSO 020E; PSU 020D; PSD 020B; PIL 060ª; SRA 030B), establezimendu banatzaileak simulagailuarekin entrenamendua egiteko konpromisoa hartzen du, pazienteak gailua erabiltzeko trebetasunak kontrol eta koordinazio egokiarekin eskuratu dituela objektibatzeko eta frogatzeko.

Kanpoko ortoprotesien modalitatean prestazio ortoprotesikoa arautzen duen eta Nafarroako prestazio ortoprotesikoaren kudeaketan laguntzen duten establezimenduen erregistroa sortzen duen Martxoaren 29 ko 33/2023 Foru Dekretuan 16.etik 19.ra bitarteko artikuluen arabera, 1277/2003 Errege Dekretuaren 3. artikuluarekin lotuta, Nafarroako Foru Komunitatean kokatuta ez dauden establezimenduek ez dute eskatzen ahalko Establezimendu Laguntzaileen Erregistroan inskribatzekoa.

Preskripzio ortoprotesikoaren kudeaketako establezimendu laguntzaileen erregistroan alta eta baja emateko, aldez aurretik establezimenduaren titularrak edo legezko ordezkariak eskaera egin beharko dio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuari, honako eredu hau telematikoki aurkeztuz:

 

Alta-eskabidearen kasuan aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Erantzukizunpeko adierazpena, kanpoko ortoprotesien modalitatean prestazio ortoprotesikoa arautzen duen eta Nafarroako prestazio ortoprotesikoaren kudeaketan laguntzen duten establezimenduen erregistroa sortzen duen Foru Dekretuan 17. artikuluko 1. puntuan ezarritakoaren arabera.
  • Simulagailuarekin entrenamendua egiteko konpromiso sinatua, pazienteak gailua maneiatzeko trebetasunak eskuratu dituela objektibatzeko eta frogatzeko, kontrol eta koordinazio egokiarekin, gutxienez, katalogoan onodko kodeekin preskripzio berezikotzat deskribatutako produktuen kasuan (PSO 020E; PSU 020D; PSD 020B; PIL 060A; SRA 030B).
  • Establezimenduaren titulartasuna edo legezko ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa.

 

Baja-eskaeraren kasuan aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Establezimenduaren titulartasuna edo legezko ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa.

 

Ondorioak:

  • Erregistroan alta ematea (Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuaren ebazpen bidez).
    • Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuak emandako ebazpenean zehaztutako egunetik.
  • Erregistroko baja
    • Eskabidea egin eta bi hilabetera.

Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzuak ebazpena emanen du eta establezimendu eskatzaileari jakinaraziko dio 3 hilabeteko gehieneko epean


Oharra: Establezimendu laguntzaileen erregistroko inskripzioa bost urtean behin baliozkotu beharko da.

33/2023 Foru Dekretuan 16. artikulua eta hurrengoak. Agindu horren bidez arautzen da prestazio ortoprotesikoa, kanpoko ortoprotesien modalitatean, eta sortzen da Nafarroako prestazio ortoprotesikoaren kudeaketan laguntzen duten establezimenduen erregistroa.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Prestazio eta Itunen Kudeaketarako Zerbitzua
Kondea anbulatorioa, 3. solairua.
Bakearen plaza, z.g.
31003 Iruña
Telefonoa: 848 429 004
Fax: 848 429 055
Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera 8:30 tik- 14:30 ra.

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time