Prentsa akreditazioak eta komunikazioko profesional gunerako sarbidea

Eskatu akreditazioa Nafarroako Gobernuaren ekitaldietarako, ikus-entzunezko baliabideak eskuratu eta kudeatu zure lehentasunak komunikazioak jasotzean

Oinarrizko informazioa

  • Kazetariak
  • Komunikabideetako arduradunak
     

Komunikazio Zerbitzuko profesional guneak honako ekintza hauek egiteko aukera ematen du: 

Kazetaria bazara, hau egin dezakezu:

1. Nafarroako Gobernuak antolatutako ekitaldietarako akreditazio arrunta eskatzea. 

  • Beharrezko datuak: komunikabidearen izena, izen-abizenak, NAN, helbide elektronikoa eta telefono mugikorraren zenbakia.

2. Nafarroako Gobernuaren Komunikazio Zerbitzuak prestatutako ikus-entzunezko azken baliabideak eskuratzea. 

3. Alta egin ondoren, aukera izango duzu:

  • Zure harpidetzak konfiguratzea buletinak, posta elektronikoz egindako komunikazioak eta SMSak jasotzeko. 


Komunikabide baten arduradua bazara, aurrekoaz gain, honako honek egin dezakezu:  

  • Zure komunikabideari atxikitako profesionalen akreditazioan alta eta baja emateko eskatzea.
     

Profesional guneko jarraibideak ikusi.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Profesional gunean alta emateko, eta ikus-entzunezko baliabideak kontsultatzeko eta deskargatzeko, ez da nortasun-egiaztagiririk behar.

Profesional gunean sartzeko, ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo Cl@ve behar da.
 

Harremanetan jartzeko

Komunikazio Zerbitzua
Karlos III.a Etorbidea, 2
31002 Iruña
Telefonoa: 848 426 700

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.