Adin nagusiko edozein pertsona fisiko aurkezten ahalko da sariketara, baldin eta Nafarroan jaioa bada edo Nafarroan erroldatuta badago 2024ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik. Parte-hartzaileek:
- Bi modalitateetako bakar batean aurkezten ahalko dute lan bakarra (gaztelaniaz edo euskaraz).
- Ez dute egon beharko Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan aurreikusitako debekuetako batean ere, eta ezin izanen dira saridun izan artikulu horren 2. eta 3. apartatuetan ezarritako egoeretako batean dauden pertsonak.
Lehiaketan parte hartzeak deialdi honetako oinarriak erabat onartzea dakar.