Ondare-eskualdeketen eta EJDen gaineko zerga: Merkataritzako dokumentuak (630 eredua)

Oinarrizko informazioa

Subjektu pasiboa izanen da eredu honetan aipatzen den letra (igorlea), ordainagiri, zor-agiri, txeke edo merkataritzako beste dokumentu bat Nafarroan jaulkitzen duen pertsona edo entitatea, atzerrian jaulkitako kanbio-letren kasuan izan ezik. Horrelakoetan Nafarroako lehen edukitzailea izanen da, Espainian ere lehenbizikoa denean.

Zergaren autolikidaziorik ez da onartuko ordainketa egin dela justifikatu ezean.

Tramitazioa

Epea:

Likidazio-aitorpena zerga sortu eta hurrengo 2 hilabeteetan aurkeztuko da, erakunde laguntzailean diru-sarrera egin ondoren.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Inprimakia behar bezala beteta entregatzea Zerga Ogasuneko edozein bulegotan  edo dagokion ordainketa egin den banku-erakunde laguntzailean.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.