I. eranskina: Jarraibideak
II. eranskina: egutegia
EPE ARRUNTETIK KANPO
Eskabidea, ahal dela, telematika bidez izapidetuko da, EDUCA Ataria plataformaren bitartez.
Ikasle berarentzat eskabide bat baino gehiago aurkezten badira, ikasle hori kanporatu eginen da onartzeko ohiko prozesutik.
A. ONLINE AURREINSKRIPZIOA
- 1. urratsa. Aurreinskripzioa online egiteko, esteka hau erabili behar da:
- EDUCAko erabiltzailea + pasahitza
- Cl@ve kredentzialak
- 2. urratsa. Menutik “Onartu” fitxa zabaldu, eta, bertan, “Aurreinskripzioa” agertuko da; hautatu “Eskabide berria” eta jarraitu laguntzailearen jarraibideei (Laguntzako tutorialerako esteka).
OHAR GARRANTZITSUA:
- Aukeren pantailan 10 ikastetxe hautatu beharko dira, lehentasun-ordenaren arabera.
- Modu telematikoan izapidetutako eskabideetan, desadostasunik badago Educa Atariaren aukeren pantailan jasotako ikastetxeen eta erabiltzaileak eskabide-orrian adierazitakoen artean, eskatzaileak aukeren pantailan adierazitako aukerak nagusituko dira.
- Sakatu “Eskabidea aurkeztu” botoia.
Nahi adina aldiz aldatu edo zuzentzen ahalko dituzu Educa Atarian grabatutako datuak, eskabideak aurkezteko ohiko epea amaitu arte.