Nire ordainketak

Ordainketa-gutunak ikustea, egindako ordainketak kontsultatzea eta egiteke dituzunak ordaintzea

Tramitazioa

Jarraibideak:

Isun eta zehapenekin, tasekin eta itzulketekin zerikusia duten ordainketak

Honako bide hauetariko batetik egin dezakezu: 

  1. Online, ziurtagiri digitalarekin eta cl@verekin:
    Horrela, zure ordainketa guztietarako sarbidea duzu.
    Sartu ordainketa guztietara
     
  2. Online, ordainketa-gutunaren zenbakiarekin eta haren kontrol-digituarekin:
    Aukera horrekin, ordainketa zehatz batera sartzen zara.
    Sartu ordainketara
     
  3. Aurrez aurre, banku-entitate laguntzaile batean:
    Bide honek ordainketa egiteko aukera baino ez du ematen.
    Kontsultatu banku-entitate laguntzaileen zerrenda

Zergekin zerikusia duten ordainketak

Sartu Aitorpenen kontsulta izapidean.

Harremanetan jartzeko

Ordainketen edukiari buruzko kontsultak egiteko, jarri harremanetan ordainketa egin behar duzun administrazio-unitatearekin.

Ordainketak sortu eta eskuratzeari buruzko kontsultak egiteko, jarri harremanetan informatikariekin, kasuaren arabera:

  • Isun eta zehapenekin, tasa eta prezio publikoekin eta itzulketekin zerikusia duten ordainketetarako:
    • Posta elektronikoa: aplicacioneseconomia@navarra.es
    • Telefonoa: 848 683 030
    • Arreta ordutegia: 08:30etik 17:30era, astelehenetik ostegunera, eta 08:30etik 15:00etara, ostiraletan, uztailean, abuztuan eta irailean eta abenduaren 24an eta 31n.
  • Zergekin zerikusia duten ordainketetarako:
    • Posta elektronikoa: soportec@navarra.es
    • Telefonoa: 948 013 555
    • Arreta ordutegia: 08:00etatik 17:30era, astelehenetik ostegunera, eta 08:00etatik 15:00etara, ostiraletan, uztailean, abuztuan eta irailean.

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.