Laguntza eskatzen den egunean itzulera dagoeneko gauzatu bada aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Eskabide-orria, kasu guztietan honako agiri hauekin batera aurkeztu beharko dena:
a) Eskatzailea nafar jatorrikoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztuko da:
- Eskatzailearen NANa edo pasaportea edo jaiotza-ziurtagiria, eta hala badagokio, eskatzailearekin batera Nafarroara itzultzen diren familia-unitateko kideena.
- Espainiako azken auzotasun administratiboa Nafarroan izan zuela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Eskatzailearen errolda-ziurtagiria, zeinean adieraziko baita Nafarroan bizi izan dela gutxienez 10 urtez jarraian.
- Familia-liburua edo antzeko dokumentazioa, frogatzen duena eskatzailea nafar jatorria duen herritar baten ondorengoa dela.
b) Atzerrian bizitzen daraman denbora frogatzen duen agiria. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztuko da:
- Eskatzailea zer herrialdetan bizi izan den, herrialde horretako edo horietako kontsulatuko matrikula-erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria, edo bizileku ziurtagiria.
- Lan bizitzaren edo ikasketen ziurtagiria, edo beste edozein agiri, ofiziala edo ez, baina aski erakusten duena eskatzailea atzerrian zenbat denbora bizi izan den.
c) Erroldatze-ziurtagiria, eskatzaileak eta, hala badagokie, onuradunek bizileku duten Nafarroako udalerriko erroldan alta hartu izana egiaztatzen duena.
d) Nafarroara lekualdatzeagatiko gastuen zerrenda, eskabidean adierazi beharrekoa.
e) Errentetatik datozen diru-sarrera guztien frogagiriak (jarduneko lanekoak, pentsioetakoak, kapitalekoak edo enpresa jardueretakoak), 2025eko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoak, bai eskatzailearenak, bai bere kargura dituen familia-unitateko kideenak. Nafarroara 2025eko azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitartean itzuli izanez gero, 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldiari dagozkion frogagiriak aurkeztu beharko dira.
Familia-unitateko kide diren eta 18 urte baino gehiago dituzten pertsonek diru-sarrerarik aitortu ez badute, inguruabar hori egiaztatzen duen agiri ofiziala aurkeztu beharko dute.
f) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, 50.000 eurotik gorako balioa duen ondasun higiezinik ez duela dioena, beren bizilekua den edo itzultzean bizileku izanen den horretatik kanpo (eskabidean adierazia).
g) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, ez bera, ezta harekin etorriko diren familia-unitateko kideak ere, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legean ageri diren dirulaguntzen onuradun izateko debekuetan ez daudela adierazten duena (eskabidean osatzeko).
h) Eskatzailea bere kargurako pertsonekin itzuli denean, eskabidean adierazi beharko da, eta, horrez gain, honakoak aurkeztu:
- Eskatzailearen familia-liburua, edo halakorik ezean, zuzenbidez onartutako frogagiria, familia-unitatearen osaera egiaztatzen duena. Eskatzailearen zuzeneko kargura dauden pertsonak ez badira familia-liburuan edo antzeko agirian agertzen, ziurtagiri ofiziala edo zuzenbidean onartutako beste edozein frogabide baliatu beharko da, pertsona horiek eskatzailearekin bizi direla egiaztatzeko.
- Familia-unitateko kide diren 18 urtetik beherako ondorengoen edo 65 urtetik gorako arbasoen kasuan, ziurtagiri ofiziala edo zuzenbidean onartutako beste edozein frogabide aurkeztu beharko da, %33 ko desgaitasun-maila edo altuagoa egiaztatzeko.
Laguntza eskatzen den egunean itzulera gauzatu ez baldin bada aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Eskabide-orria, kasu guztietan honako agiri hauekin batera aurkeztu beharko dena:
a) Eskatzailea nafar jatorrikoa dela egiaztatzen duen dokumentazioa. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztuko da:
- Eskatzailearen NANa edo pasaportea edo jaiotza-ziurtagiria, eta hala badagokio, eskatzailearekin batera Nafarroara itzultzen diren familia-unitateko kideena.
- Espainiako azken auzotasun administratiboa Nafarroan izan zuela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Eskatzailearen errolda-ziurtagiria, zeinean adieraziko baita Nafarroan bizi izan dela gutxienez 10 urtez jarraian.
- Familia-liburua edo antzeko dokumentazioa, frogatzen duena eskatzailea nafar jatorria duen herritar baten ondorengoa dela.
b) Atzerrian bizitzen daraman denbora frogatzen duen agiria. Hori egiaztatzeko, zuzenbidez onartutako beste frogabide batzuk ukatu gabe, honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztuko da:
- Eskatzailea zer herrialdetan bizi izan den, herrialde horretako edo horietako kontsulatuko matrikula-erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria, edo bizileku ziurtagiria.
- Lan bizitzaren edo ikasketen ziurtagiria, edo beste edozein agiri, ofiziala edo ez, baina aski erakusten duena eskatzailea atzerrian zenbat denbora bizi izan den.
c) Nafarroara itzultzeko bidaia noiz eginen den, gutxi gorabehera (eskabidean adierazi behar da).
d) Nafarroara itzultzeko aurreikusten den gastuen aurrekontua (eskabidean adierazi behar da).
e) Errentetatik datozen diru-sarrera guztien frogagiriak (jarduneko lanekoak, pentsioetakoak, kapitalekoak edo enpresa jardueretakoak), 2025ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoak, bai eskatzailearenak, bai bere kargura dituen familia-unitateko kideenak.
Familia-unitateko kide diren eta 18 urte baino gehiago dituzten pertsonek diru-sarrerarik aitortu ez badute, inguruabar hori egiaztatzen duen agiri ofiziala aurkeztu beharko dute.
f) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, 50.000 eurotik gorako balioa duen ondasun higiezinik ez duela dioena, beren bizilekua den edo itzultzean bizileku izanen den horretatik kanpo (eskabidean adierazia).
g) Eskatzailearen eta, hala badagokio, familia-unitatearen konpromisoa Nafarroako udalerri batean erroldatzeko, beranduenez, 2026ko urriaren 31rako (eskabidean adierazi behar da).
h) Eskatzailearen eta, hala badagokie, familia-unitateko bere kargurako kideen erantzukizunpeko adierazpena, zeinean adieraziko baita zer herrialdetatik itzuli nahi den eta Nafarroako zer udalerritan erroldatuko den (eskabidean adierazi behar da).
i) Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, ez bera, ezta harekin etorriko diren familia-unitateko kideak ere, Dirulaguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. ataletan ageri diren dirulaguntzen onuradun izateko debekuetan ez daudela adierazten duena (eskabidean adierazi behar da).
j) Eskatzailea bere kargurako pertsonekin itzultzen denean:
- Erantzukizunpeko adierazpena, zuzenean haren kargura dauden pertsonak nor diren adierazten duena (eskabidean adierazi behar da).