Nafarroan dauden beste autonomia erkidegoko erregio-etxeentzako laguntzak

Oinarrizko informazioa

Nafarroan egoitza duten beste autonomia erkidegoko erregio-etxeentzat.

Laguntzen helburua:

  • Nafarroako Foru Komunitatean egoitza duten Espainiako Erregio-etxeen eta horien Federazioaren kultura eta gizarte-jarduerak mantentzen eta egiten laguntzea.
  • Kideen harreman hobea eta integrazio soziokultural handiagoa lortzea.
  • Bere eskualdeen ezagutza erraztea Nafarroan.

Eskaera:

Dokumentazio orokorra:

  • Elkartearen edo entitatearen estatutuak (*).
  • Dagokion erregistro ofizialean izena emanda dagoela frogatzen duen ziurtagiria (*).
  • Dirulaguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzen duen agiria eta pertsona horren Nortasun Agiri Nazionala (*).
  • Entitate eskatzailearen IFZ (*).
  • Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (*).
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiria, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkioten eginbeharrak eguneraturik dituela.
  • Tokian tokiko zerga ogasunaren ziurtagiria, entitateak zerga arloko betebeharrak eguneratuak dituela dioena.
  • Entitatearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena zenbat bazkide duen entitateak 2025eko urtarrilaren 1ean, eta horien izena, bi deiturak eta NANa, baita 2025erako aurreikusi diren kuoten zenbatekoa ere.
  • Entitatearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena zenbat bazkide duen entitateak 2025eko urtarrilaren 1ean, eta horien izena, bi deiturak eta NANa, baita 2025erako aurreikusi diren kuoten zenbatekoa ere.
  • Entitatearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena entitatea, administratzaileak eta ordezkariak kanpo daudela dirulaguntzen onuradun izateko debekuetatik. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri dira.

Agiri berariazkoak:

  • Eskaera
  • 2025ko entitatearen diru-sarreren eta gastuen urteko aurrekontu orokorra
  • Laguntzaren xedeko programa, honako hauek jasoko dituena:
  • Itzultzeke dagoen hipoteka-kreditua harpidetuz erosi diren lokalak kontabilitatearen aldetik amortizatze aldera laguntza eskatzen dutenei dagokienez, erantzukizunpeko adierazpena, honako hauek espresuki aipatzen dituena: kreditua zer egunetan eman zen, kredituaren mugaeguna eta dirulaguntza honen aldian ordaindu beharreko zenbatekoak (interesei eta amortizazioari dagozkien zatiak bereizita).
  • Dirulaguntzen onuradunen gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpena.

 

Justifikazioa:

  • 2025eko Memoria ekonomikoa
  • Funtzionamendu gastuen justifikazio kontua
  • Jarduera memoria-fitxa
  • Inbertsio memoria-fitxa

Tramitazioa

Epea: 25/04/01 - 25/05/16

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Kanpoan diren Herritarrekiko Harremanetarako atala
Yanguas y Miranda kalea, 27, 1.a
31003 Iruña
Telefonoak: 848 426 369 / 848 425 253
Posta elektronikoa: relacionesciudadania@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Ayuda a Casas Regionales en Navarra

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.