Kategoriak:
- Nafarroa Koloretan 2024 saria 2024. urtean zehar biztanleria migratzaileak Foru Komunitatean duen balioa azpimarratu eta elkarbizitza sustatzeagatik nabarmendu den Nafarroan bizi eta atzerriko jatorria duen persona migratzaileari.
- Irabazlea eta finalistei accesita.
- Aipamen berezia 2024. urtean zehar elkarbizitza interkulturalaren sustapenean eta arrazakeria eta xenofobiaren aurkako borrokan bereziki parte hartu duen persona, entitate social edo elkarteari.
- Hezkuntza, ekonomia eta enpresa, kultura, kirola, komunikabideak, udal politikak edo berrikuntza bezalako arloetan elkarbizitza interkulturala bultzatu eta arrazakeria eta xenofobiaren aurka borrrokatzen duten ekimen edo ekintzak aurrera eraman dituzten erakunde, elkarte edo persona fisiko eta juridikoei zuzendutako onarpenak.
Sarira aurkeztutako edozein hautagaitzak arau hauen onarpena eta epaimailak hartuko dituen erabakien onarpena suposatzen du.
Epaimailaren erabakia sarien entregaren aurretik ezagutuko da.
Sari nagusiak 8.000 euroko dotazio ekonomiko izango du.
Sarien entrega emanaldi publiko batean egingo da, 2024ko abenduaren 18an ospatuko den Pertsona Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira.