Lurzoru urbanizaezinean jarduerak eta erabilerak baimentzea

Udal-lizentziaren aurreko lurralde- eta hirigintza-baimena tramitatzea

Oinarrizko informazioa

  • Toki-erakundeak
  • Herritarrak
  • Eskatutako jarduerak baldin badaude ingurumen-baimen integratuaren mende, ingurumen-ukipenetarako baimenaren mende, edo jarduera sailkaturako udal-lizentziaren mende –ingurumenaren arloko eskumena duen departamentuaren aldez aurreko txostenarekin–, lurzoru urbanizaezineko jardueren baimena prozedura horien ebazpenean sartuko da. Kasu horietan, eskaeren tramitazioa araudian ezarritakoaren arabera egin behar da.

Prozeduraren urratsak:

  • Aztertu eta baloratu egin behar dira lurraldean izan daitezkeen ukipenak; horretarako, txosten osagarriak eskatzen ahal zaizkie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste arlo batzuei.
  • Ondoren, ebazpena ematen da eta interesdunari eta dagokion udalari jakinarazten zaie.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Eskabide orokorra betea. 
  • Eskabideekin batera (telematikoak izan edo ez) aurkeztu behar da dokumentazio tekniko  nahikoa, horren bidez jakin ahal izateko zein diren jardueraren ezaugarriak, kokapena eta egin nahi diren obrak, jardueraren baldintzen eta egin beharreko erabileraren arabera. 
  • Eskaerak aztertzerakoan, txosten osagarriak eskatzen ahalko zaizkie beste erakunde edo organismo batzuei, hobeki baloratu ahal izateko lurraldean izan daitezkeen eraginak.

Tramitazioa

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Interesdunak dokumentazioa dagokion udalean aurkeztea. 
  • Udalak, bi hilabeteko epean, departamentuko erregistrora igorri beharko du. Epe horretan dokumentazioa ez bada departamentura bidali, interesdunak baimena zuzenean eskatzen ahalko du lurraldearen antolamenduko gaietan eskumena duen departamentuan.

Halaber, aurkez daiteke Nafarroako Gobernuaren erregistroetan eta herritarren arretarako bulegoetan, baita 39/2015 Legean ezarritako beste edonon ere.

Harremanetan jartzeko

Lurralde eta Paisaia Zerbitzua
Lurraldearen Antolamenduaren Atala  
González Tablas 9 
31005 Iruña

Jendearentzako ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era
Telefonoak: 848 42 75 53 eta 848 42 76 06
Posta elektronikoko helbidea: asuntosurbanisticos@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.