LGTBI+ pertsonen gizarte berdintasuna Nafarroan sustatzeko proiektuak garatzeko 2023ko diru-laguntza

Oinarrizko informazioa

Oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko LGTBI+ elkarteak edo erakundeak:

  • Eratua egotea indarra duen legeriaren arabera, nortasun juridikoa izatea eta dagokion erregistroan inskribatua egotea.
  • Irabazi asmorik ez edukitzea.
  • Nafarroako Foru Komunitatean jardutea.
  • Haien estatutuetan xede gisa agertzea LGTBI+ pertsonen egoera hobetzeko konpromisoa eta kolektibo horren berdintasunerantz aurrera egiten jarraitzekoa, bizitza sozial, ekonomiko, kultural, laboral edo politikoaren edozein esparrutan.

Proiektu bakarra egiteko dirulaguntza jasotzen ahalko da.

Deialdi honetarako, 39.000 euro bideratu dira guztira.

Eskatzen den zenbatekoa 10.000 eurokoa edo txikiagoa izanen da.

Gauzatzeko epea: 2023ko urtarrilaren 1etik urriaren 31ra artekoa izanen da.

Hauek dira 2023. urtean diruz lagunduko diren proiektuak: gizarte arloan, ekonomia arloan, kultura arloan eta lan arloan, LGTBI+ pertsonen aukera berdintasuna (genero ikuspegitik), parte-hartzea eta presentzia sustatzera zuzendutako jarduerak biltzen dituztenak.

Prozeduraren urratsak:

  • Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren balorazioa.
  • Laguntza eman duen ebazpena.
  • Justifikazio-dokumentazioa aurkeztea fitxa honen bidez, 2023ko urriaren 31 baino lehen.
  • Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eskatzaileek aurkeztutako justifikazio-dokumentazioa egiaztatzea.
  • Ordainketaren ebazpena.
  • Ordainketa egitea.

Eskaerari erantsi beharreko dokumentazioa

Eskabide telematikoa egitean, dokumentu hauek erantsi beharko dituzu bere izenarekin behar bezala identifikatuta:

Agiri horiek ez dira aurkeztu beharko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoek egiaztatu behar badituzte edo haren esku badaude.

 

Justifikatzeko dokumentazioa

Dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2023ko urriaren 31a da, eta agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • 8. Eranskina - Memoriaren eredua.
  • 9. Eranskina - Gastuen eredua - Jatorrizko fakturen eta benetan egindako ordainketen agirien bidez egiaztatuko da.
  • 10. Eranskina - Enpresaren hautapenaren ziurtagiria.
  • Egindako ekintzen egiaztagiriak eta horiek gauzatzetik edo hedatzetik eratorritako produktuen dokumentu-frogak, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala eta Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren sinbolo grafikoa barne.

Nafarroako Gobernuaren logoa eta NABIren dirulaguntza.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Alondegi kalea 1, 2. solairua
31002 Iruñea
Telefonoa: 848 421 588
Helbide elektronikoa: lgtbi.inai@navarra.es 

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time