Lankidetza ituna Ogasunarekin

Hari atxikitako entitate eta profesionalek beste pertsona batzuen izenean jardun dezakete aitorpenak, jakinarazpenak eta bestelako agiriak aurkezteko, bai eta zerga zorrak ordaintzeko ere

Oinarrizko informazioa

  • Gizarte, lan, enpresa edo lanbide sektoreak edo interesak ordezkatzen dituzten erakundeak edo organismoak.
  • 7/1996 Foru Legearen I. eranskinean alta emanda dauden ordezkariak Lehen Ataleko 811, 812, 834, 841, 842 taldeetan edo 849.7 eta 849.9 epigrafeetan, edo Bigarren Ataleko 73 eta 74 edo 722, 723, 726 eta 799 taldeetan.
  • Administrazio Publikoak.

130/2009 Foru Agindua, lankidetza akordioa arautzen duena. 

Tramitazioa

Jarraibideak:

Helbide fiskala Nafarroan duen entitate edo profesionala bazara, sakatu "Eskatu" botoia lankidetza akordioa sinatzeko.

Helbide fiskala Nafarroatik kanpo duen entitate eta profesionala bazara, eskatutako baldintzak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu. Horretarako, sakatu "Eskatu" botoia. Aplikazioak Erregistro Orokor Elektronikora eramango zaitu. Instantzia telematiko bat bidali beharko duzu Arreta Teknikoaren eta Erakunde Laguntzaileen Atalera. Instantzia telematiko horrekin batera, eskatutako baldintzak egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztuko dituzu. Honako hauek dira:

  • Banakako atxikipen agiria.
  • Dagokien Zerga Administrazioan egunean daudela egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Dagokien Zerga Administrazioak emandako ziurtagiria, atxikitze-eskaeraren egunean alta emanda daudela enpresa- edo lanbide-jardueraren ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea frogatzen duena.
  • IFZren kopia.

Aipatutako dokumentuak eta ziurtagiri digitala atxikimendu akordioa eskatzen duen pertsonari edo erakundeari buruzkoak izanen dira.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Jarraibideak:

Lankidetza akordioaren borondatezko baja tramitatu nahi baduzu, sakatu Eskatu botoia. Aplikazioak baja tramitatuko du eta aitorpen zenbaki bat itzuliko dizu.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Kontsulta fiskalak:
Web formularioa
Bideodeia: Ogasunaren bulego birtuala
Telefonoa: 948 50 51 52

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time