Laguntza, goi-mendiko eta zailtasun bereziko eskualdeetan ardi- eta ahuntz-azienden ustiategietako esnea biltzeak dituen zailtasunak konpentsatzeko

2025eko deialdia

Oinarrizko informazioa

Ardi eta ahuntz esnearen lehenbiziko erosleak. Iristeko zailak diren ustiategietan esnea biltzen duten enpresak.

Goi-mendiko eskualdeetan esnetarako ardi eta ahuntz-aziendaren ustiategietako esnea biltzeak zailtasun bereziak ditu: komunikatzeko zailtasuna, malda handiak, bertara iristeko zailtasunak eta batzuetan eguraldi txarra. Hori dela-eta, beharrezkoa da konpentsazio ekonomikoa ematea ustiategi horietan esnea biltzen duten enpresei. Ustiategi horietako esnea biltzeko laguntza honi esker, goi-mendiko eskualdeetako ustiategiek ekoizten segitzen ahalko dute, eta, era berean, tokian tokiko jarduera ekonomikoari eta landa ehunari eusten lagunduko zaie.

Hurrengo urratsak:​​​​

  • Dokumentazioa jaso.
  • Eskatutako baldintzak betetzen direla berrikusi eta egiaztatu.
  • Laguntza eman edo ukatu eta, hala badagokio, ordaindu.
  • Laguntza-eskabidea
  • Transferentzia bidezko ordainketa-eskaera (eskatzen den lehen aldia bada).
  • Esnetarako ardi eta ahuntz-aziendaren ekoizle izanik esnea biltzeko indarreko kontratuak dituzten abeltzainen zerrenda; betiere, goi-mendiko edo zailtasun bereziko toki erakundeetan egon behar dute, II. eta III. eranskinetan jasotakoaren arabera.
  • Erakundearen IFZ eta eraketa-eskrituraren fotokopiak. Eskaerak bazkide guztiek sinatu beharko dituzte, edo legezko ordezkariak edo administratzaileak; azken kasu horretan, ordezkaritzaren frogagiria ere aurkeztuko da.
  • Jasotako minimis laguntzen ziurtagiria, Estatuko Datu Basean erregistratuta dauden arabera Dirulaguntzak.

183E/2025 Ebazpena, deialdia onesten duena.

Harremanetan jartzeko

Animalien Ekoizpen Atala
González Tablas kalea, 9
31005 Iruña
Telefonoak: 848 423 923 / 848 426 390

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.