Kolektore publikora isurtzeko gehieneko balio espezifikoak

Oinarrizko informazioa

Kolektore publikoetara ura isurtzen duten enpresak eta titularrak, instalazioak jarduera sailkatuen araubidearen mende badaude.

Isurtzeko gehieneko balio espezifikoak finkatzea, araudian jasotakoez bestelakoak, eta baldintza tekniko gehigarriak ezartzea, beharrezkoa balitz, ura kolektore publikoetara isurtzen duten jarduera eta instalazioetarako.

  • Eskaera-orria, behar bezala betea
  • Jarduera-lizentzia eta irekitzeko lizentzia (udalak emana).
  • Gehieneko balio espezifikoen eskaera arrazoitzen duen dokumentu teknikoa, honako hauek barne hartzen dituena:   
    • Memoria teknikoa, eskaeraren arrazoiak eta isurketa egin nahi edo egiten deneko baldintzak azaltzen dituena.
    • Eskatzen diren isurtzeko gehieneko balioak justifikatzen dituen analisia.
    • Eskaeraren xede den isurketaren emaria eta justifikazioa (neurketak, ratioak, etab.).
    • Parametro kutsatzaileen eta horien bat-bateko gehieneko kontzentrazioen zerrenda zehatza, zeinetarako gehieneko balio espezifikoak eskatzen baitira, otsailaren 20ko 12/2006 Foru Dekretuaren 3. eranskinean ezarritakoez bestelakoak.

12/2006 Foru Dekretua, Saneamendu kolektore publikoetara ur isurketak egin ditzaketen jardueren ezarpenerako eta funtzionamendurako baldintza teknikoak jartzen dituena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, hemen aurkeztu:

  • Ingurumeneko erregistroa
    González Tablas kalea 9
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua
Ikuskapen Atala
González Tablas 9, beheko solairua
31005 Iruña
Helbide elektronikoa: secinspa@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time