Nafarroako gazte migratzaileen arreta eta garapen integralerako zerbitzua

Kideak zerbitzua 18 eta 23 urte bitartean dauden eta Nafarroan familiaren laguntzarik ez duten gazte migratzaileei zuzendua dago

Oinarrizko informazioa

Programan sartu ahal izateko hurrengo baldintza bete beharko dutuzu:

  • 18 eta 23 urte bitartean izan.
  • Atzerrian jaioa izan.
  • Nafarroa familia laguntzarik ez izan (Familia eta Adingabe Zuzendaritzak deribazioa egiten duen kasuan izan ezik).
  • Zaurigarritasun handiko egoeran izan.
  • Nafarroako Foru Komunitatean 6 hilabetez bizi izan.
  • Programaren parte diren zerbitzu eta ekintzetan parte hartzeko konpromezua hartzea.

Kideak akonpainamenduan eta mentoretza sozialean oinarritutako eta Nafarroan familiaren laguntzarik gabe dauden 18 eta 23 urte bitarteko gazte migratzaileen arreta eta garapen integralerako zerbitzua da. Programaren parte diren pertsona guztiek heziketa akonpainamendua, orientazioa eta formakuntza jasotzen dute. Beharrezkoa izatekotan, bizitzeko leku bat ere eskain daiteke.

Hauek dira zerbitzuaren helburuak:

  • Autonomia prozesuak bultzatzea, esku hartzeko banakako planen bidez.
  • Baliabide instituzional eta sozio-komunitarioetarako sarbidea erraztea.
  • Herritartasuna elkarrekin sortzeko prozesuak bultzatzea, erantzukizun partekatuaren ikuspegitik.
  • genero desberdinkeriei aurka egitea, emakumeen ahalduntzea erraztuz eta berdintasunean oinarritutako maskulinitateak bultzatuz.

1/2021 Foru Agindua, Kideak programa esperimentala ezartzea onesten duena, Nafarroan familia laguntzarik ez duten migratzaile gazteei arreta osoa emateko.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Programara adingabeak babesteko sistemak edo oinarrizko gizarte-zerbitzuek bideratuko dute.

Harremanetan jartzeko

Karibu-Migratzaileei harrera eta lagun egiteko zerbitzua
Iturrondo Poligonoa 1-A, lehenengo solairua
31600 Burlata
Telefonoa: 848 42 13 22
Posta elektronikoa: kideak.politicasmigratorias@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time