Katastro-balioa
Katastro-balioa Nafarroako Foru Ogasunak zehazten duen balio fiskala da; ondasun higiezinak udaleko katastroan inskribatuta daude, eta hor agertzen da balioa; zerga batzuen zerga-oinarria da, batez ere lurraren kontribuzioarena.
Higiezinen katastro-balioa urtero eguneratzen da, azaroaren 30ero, Lur-ondasunen Erregistroan dauden datuak hartuta. Datu horiek higiezinen deskribapen grafikoa eta alfanumerikoa ahalbidetzen dute, eta ezaugarri espezifikoen bidez (tipifikazioa, kategoria, azalera, erabilera edo aprobetxamendua, antzinatasuna...) higiezinen errealitatea eta balioa islatzen dira.