Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua dutenentzako prestakuntza-beka

Beka Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan egingo da, 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean

Eskabideak aurkezteko epea zabalik abenduaren 6tik 22ra.

Oinarrizko informazioa

Honako balditza hauek betetzen dituztenentzat:

  • Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduko unibertsitate titulua edukitzea.
  • Eskatutako titulua prestakuntza beken deialdia argitaratu aurreko hiru urteen barrenean eskuratua izatea.
  • 30 urte baino gutxiago izatea.
  • Bizitokia Nafarroan izatea, deialdia argitaratu baino urtebete lehenagotik gutxienez.
  • Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoren batean prestakuntza bekarik jaso ez izana bi urterako edo gehiagorako.

Iraupena

Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroan egingo da egonaldia eta 12 hilabeteko iraupena izanen du, 2026ko urtarrilaren 1etik hasita 2026ko abenduaren 31ra bitarte, berritzeko aukerarik gabe.

Zenbatekoa

Bekaren zuzkidura 15.780 euro da gehienez.

Helburua

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako graduko unibertsitate titulua dutenen prestakuntza sustatzea, ezagutza teorikoa eta praktikoa lor dezaten kirol entrenamenduaren oinarri zientifikoen, lesioen prebentzioaren eta jarduera fisikoak osasunarekin duen loturaren gainean

Prozeduraren urratsak

  • Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak (INDAF) eskaerak baloratzea eta beka ematea.
  • Gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, jakinarazpenetik hilabeteko epean.

Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko informazioa.

  • Eskatzailearen curriculum vitae-a, non jasoko baitira, zehatz-mehatz, aipatutako merezimendu guztiak, behar diren ohar eta guzti. Agiri bidez frogatzen ez diren merezimenduak ez dira baloratuko.
  • Ikasketa-espedientearen ziurtagiria, maila bakoitzeko ikasgai guztien kalifikazioekin eta graduko ikasketen batez besteko azken notarekin, zein deialditan gainditu zituen espresuki aipatuta.
  • Dituen titulu eta diplomen fotokopiak.
  • Alegatu diren gainerako merezimenduak, jatorrizkoaren edo fotokopiaren bidez frogatuta.
  • NANaren fotokopia.
  • Deialdia argitaratu baino urtebete lehenagotik gutxienez, Nafarroan erroldatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, non eskatzaileak honako hau adieraziko baitu:
    • Ez dagoela onuradun izatea galarazten dioten egoeretako bakar batean ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluaren arabera.
    • Ez duela Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan edo haren erakunde autonomoren batean prestakuntza bekarik jaso bi urterako edo gehiagorako.
    • Ez duela ezintasun fisikorik edo gaixotasunik, bekaren xedeko prestakuntzan aritzea galaraz diezaiokeenik.

Tramitazioa

Epea: 25/12/06 - 25/12/22

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntza Zentroa
Zangoza kalea, 34 (Larrabide Estadioa)
31005 Iruña
Telefonoak: 848 431 593 / 848 431 580
Posta elektronikoa: formacionceimd@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.