Irakasleen aldi baterako kontratazioa: indarrean dauden zerrendak eta eguneroko esleipenak 2024-2025

Oinarrizko informazioa

Irakasle lanpostuetan aritu daitezkeen aldi baterako kontrataziorako izangaiak.

Fitxa honetan informazio hau argitaratuko da:

  • 2024-2025 ikasturtean indarrean dauden aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.
  • Egunez egun irakasleei esleitzen zaizkien kontratuak, Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeetan zerbitzuak emateko.

Kontratatu berriek eskainitako lanpostuetako bat onartu eta gero, dagokien dokumentazioa bete eta posta elektronikoaren bidez igorri beharko dute contratoseducacion@navarra.es helbidera; zehazki, honako agiri hauek:

  • Datu pertsonalen inprimakia, kontrataziorako eta nominarako.
  • Eguneratutako sexu delituen egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa edo sinatutako baimen-inprimakia sexu delituen egileen erregistro nagusiaren ziurtagiri negatiborako.
  • Eskatzen den tituluaren fotokopia (bakarrik Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zerrenden bidez kontratatutako izangaientzat).
  • NANaren fotokopia.
  • Hezkuntza Departamentuaren Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalerako: Bizitza eta istripu aseguruen polizetarako datuen inprimakia (gaztelaniaz / euskaraz). Inprimaki hori behar bezala beteta aurkeztu beharko da, ahal dela telematikoki, Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, edo Nafarroako Gobernuaren edozen erregistro-bulegotan, eta Hezkuntza Departamentuko Nomina eta Gizarte Aseguruen Atalera zuzenduta.

Aseguruen polizari buruzko informazio oharra.

  • 36/2022 Foru Agindua, irakasleek frogatu ditzaketen berariazko eskakizunak zehaztu eta hura egiaztatzeko prozedura ezartzen duena.
  • 37/2020 Foru Agindua, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituena.
  • 37/2014 Foru Dekretua. Honako honen bidez arautzen da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren unibertsitatez kanpoko irakasle kidegoei dagozkien lanpostuen hornidura.

Emaitzak

2024-2025 IKASTURTERAKO INDARREAN DAUDEN BEHIN BETIKO ZERRENDAK

406/2024 Ebazpena, 309/2024 ebazpenean, 2024-2025 ikasturterako indarrean dauden maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako Sektore Berezietako irakasle espezialisten, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren eta Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasle eta Katedratikoen kidegoetako lanpostuak aldi baterako kontratatzeko izangaien behin betiko zerrendak onartu eta argitaratzen dituena, antzemandako akatsa zuzentzen duena.

309/2024 Ebazpena, 2024-2025 ikasturterako indarrean dauden maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako Sektore Berezietako irakasle espezialisten, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren eta Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasle eta Katedratikoen kidegoetako lanpostuak aldi baterako kontratatzeko izangaien behin betiko zerrendak onartu eta argitaratzen dituena.

 

2024-2025 IKASTURTERAKO INDARREAN DAUDEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK

305/2024 Ebazpena, 2024-2025 ikasturterako indarrean dauden maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako Sektore Berezietako irakasle espezialisten, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lantegiko maisu-maistren eta Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasle eta Katedratikoen kidegoetako lanpostuak aldi baterako kontratatzeko izangaien behin-behineko zerrendak onartu eta argitaratzen dituena.

Erreklamazio epea: 2024ko abuztuaren 10etik 13ra (biak barne).

 

EGUNEROKO ESLEIPENAK

Harremanetan jartzeko

Argibide eta Agiri Bulegoa
Telefonoak: 848 426 516 / 848 426 616 / 848 426 400

Langileen Kontrataziorako Atala
Telefonoa: 848 426 520

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.