Irabazi-asmorik gabeko gizarte entitateendako laguntzak euskara sustatzeko 2025

Oinarrizko informazioa

Euskarazko jarduerak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko entitateentzat

Irabazi-asmorik gabeko gizarte entitateendako 2025eko laguntzen deialdia, euskararen erabilera edo presentzia soziala sustatzeko jarduerak egiteko. Lehentasuna emango zaie euskararen presentzia eta erabilera areagotzen lagunduko duten jarduera eta programei, batez ere nerabeen eta gazteen artean.

Bideratu den aurrekontua gehienez ere 805.000 eurokoa da.

Tramitazioa

Epea: 25/09/17 - 25/10/15

2024ko urriaren 1etik 2025eko irailaren 30era bitartean egindako jarduerak justifikatuko dira, biak barne. Borondatezko lehen justifikaziora aurkeztu diren erakundeen kasuan, justifikatu beharreko jarduerak 2025eko apirilaren 1etik irailaren 30era bitartekoak izango dira.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

  • 32E/2025 Ebazpena, esleipena ebazten duena (argitalpen-data: 2025/07/14).
  • 44E/2025 Ebazpena, deialdiaren lehen ordainketa onesten duena (argitalpen-data: 2025/08/26).
Harremanetan jartzeko

Euskarabidea - Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzuan
Paulino Caballero kalea, 13
31002 Iruña
Telefonoa: 848 423 224
Posta elektronikoa: sustapena@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.