Irabazi-asmorik gabeko enpresa eta erakundeentzako diru-laguntza, 2023an emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-planak ezartzeko

Enpresek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek Nafarroako Foru Komunitatean izan behar dute jarduera

Oinarrizko informazioa

Irabazi-asmorik gabeko enpresa eta erakundeek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabidea aurkezteko unean, eta diruz lagundutako jarduera garatzen den aldi osoan mantendu beharko dituzte, jarduera justifikatu arte:

  • Bere izaera juridikoaren arabera legez eratutako pertsona juridikoa izatea, eta dagokion erregistroan inskribatuta egotea, nahiz eta inskripzio hori publizitaterako bakarrik eskatu.
  • Nafarroako Foru Komunitatean 10-49 langileko lantokia izatea.
  • Lan-harremanen eremuan, urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina aplikatzea.
  • Legez behartuta ez egotea enpresan berdintasun-planik izatera, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera.
  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako debekuetako batean ere ez egotea.

Baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, irabazi-asmorik gabeko enpresa edo erakundearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da, 5. eranskinean (Erantzukizunpeko Adierazpen Onuraduna, ikus Dokumentazioa atala). Adierazpen horretan, deklaratutako datuak kontsultatzeko eta egiaztatzeko baimena emango du INAI/NABIk.

Honako hauek ezin izango dira laguntza hauen onuradun izan:

  • Administrazio publikoak eta haien erakunde autonomoak
  • Elkarte publikoak
  • Fundazio publikoak
  • Enpresa eta enpresa-erakunde publikoak
  • Unibertsitateak

40.000 euroko aurrekontua, honela banatuta:

  • Enpresak: 34.000 euro
  • Irabazi asmorik gabeko erakundeak: 6.000 euro

Onuradun mota bakoitzarentzat gordetako kreditua agortzen ez bada, gainerakoek beste mota baterako erabilitako zenbatekoa handituko dute.

Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa:

  • 10 eta 30 langile artean: 3.000 euro
  • 31 eta 49 langile artean: 4.000 euro

Irabazi-asmorik gabeko enpresa edo erakunde bakoitzak proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du diru-laguntzen deialdi honetarako eskabidean.

Diruz lagun daitezkeen proiektuak eta gauzatzeko epea:

Diru-laguntza lehen Berdintasun Plana egiteko emango da, beren jarduerak Nafarroako Foru Komunitatean garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko enpresa eta erakundeetan.

Prozeduraren urratsak:

  • Nafarroako Berdintasunerako Institutuak egindako eskaeren balorazioa.
  • Emateko ebazpena.
  • Onuradunek gardentasunari buruzko informazioa aurkeztuko dute hilabeteko epean, emakida jakinarazten denetik zenbatzen hasita.
  • Justifikazio-agiriak 2023ko azaroaren 10era arte aurkeztea, diru-laguntzaren fitxa telematikoaren bidez.
  • Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eskatzaileek aurkeztutako justifikazio-agiriak egiaztatzea.
  • Ordainketa-ebazpena.
  • Ordainketa egitea.

Eskaera telematikoa egitean, honako agiri hauek erantsi beharko dira:

 

Emakida-ebazpenaren jakinarazpena jaso ondoren, hilabeteko epean, telematikoki aurkeztu beharko dira: 

  • Gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpena, tramitazio ataleko gardentasun adierazpena aurkeztuz.

Dirulaguntzaren enpresa eta erakunde onuradunek logo hau izan beharko dute: 

Eskatzaileak ez badu banku-konturik alta emanda Nafarroako Gobernuaren ordainketa jasotzeko, agiri hau erantsi beharko du: 

 

Justifikazio agiriak:

Dirulaguntzen ordainketa eta justifikazioa izeneko 13. oinarria arretaz irakurtzea gomendatzen da.

2023ko azaroaren 10a baino lehen, honako justifikazio-agiri hauek aurkeztu beharko dira: 

Eranskina: Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.

Tramitazioa

Epea: 23/11/20 - 23/12/15

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

285E/2023 Ebazpena, deialdia ebazten duena.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Berdintasunerako Institutua
Alondegi Kalea 1-2º
31002 Iruña
Telefonoak : 848 42 15 83 / 848 42 15 88
Posta elektronikoa: programasinai@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time