Irabazi asmorik gabeko elkarteetan 2024an euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko laguntzak

Oinarrizko informazioa

Nafarroan kokaturik dauden irabazi asmorik gabeko elkarteentzat, euskararen erabilera eta presentzia sustatzeko, euskara planak egin edo/eta ezartzeko, neurri puntualak hartzeko edo eduki digitalak egokitzeko.

Bideratu den aurrekontua gehienez ere 102.000 eurokoa da.

Modalitateak

  • 1. Modalitatea: Erreferentzia Marko Estandarrean (EME) oinarritutako euskara plan bat egitea. 10.000 euro.
  • 2. Modalitatea: Euskara plan bat gauzatzeko aurreikusitako ekintzak kudeatzeko diru laguntza emanen da, beti ere aipatutako EME hori erreferentziatzat hartuta. 75.000 euro.
  • 3. Modalitatea: EMEren proposamenen artean hautatutako ekintza puntualak, entitatean euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko beharrezkotzat jotzen direnak, Euskara Plan bati lotu gabe. 5.000 euro.
  • 4. Modalitatea: 12.000 euro, hauetara bideratutako inbertsioak:
    • Komunikazioaren teknologien esparruan euskara sustatzeko eta/edo zabaltzeko webguneak eta software-aplikazioak euskaraz sortzea
    • Lehendik dauden webguneen eta aplikazioen bilakaera, aldaketak, hobekuntzak: zerbitzu, funtzionaltasun eta eduki berriak ematea; diseinua edo irisgarritasuna hobetzea, gailu mugikorretan erabiltzeko egokitzea.
    • Webguneak eta software-aplikazioak euskaratzeko lanak.

Egiaztatzeko dokumentazioa:

  • Eskabide telematikoa bete eskatzailearen nortasunaren gaineko datuekin.
  • Eskatutako dokumentazioa eta onuradun izateko beharrezkoak diren baldintzak zerrendatuta dauden orriko laukiak bete.
  • II. eranskina (Erantzunkizunpeko adierazpena).
  • III. eranskina (Prestakuntza/esperientziari buruzko adierazpena).

Jarduerari buruzko dokumentuak:

  • 1. Modalitatea
    • IV. eranskina. EME orria eta Aurrekontu-orria, gastuak eta dirulaguntzak, eta ibilbide-orria.
    • VIII. eranskina. Euskara-plana edo euskara-plana egiteko proposamena (nahitaezkoa da VIII. eranskinean jasotako atal guztiei erantzutea).
  • 2. Modalitatea
    • Euskara-plana eta hura ezartzeko plana.
    • IV. eranskina. EME eta aurrekontu-orria, gastuak eta dirulaguntzak, eta ibilbide-orria.
  • 3. Modalitatea
    • IV. eranskina. EME eta aurrekontu-orria, gastuak eta dirulaguntzak, eta ibilbide-orria.
  • 4. Modalitatea

Justifikaziorako dokumentazioa:

  • Memoria (modalitate guztiak).
  • V. eranskina. Gastuen justifikazioa, dirulaguntzak eta balantzea (modalitate guztiak).
  • VI. eranskina. Proiektuaren deskripzio tekniko zehatza (4. modalitatean).
  • VII. eranskina. Aurrekontu zehatza eta pertsonal gastuak (4. modalitatean).
Harremanetan jartzeko

Euskarabidea - Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzua
Paulino Caballero kalea, 13
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 32 24
Posta elektronikoa: sustapena@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time