Nekazaritza eta abeltzaintza ustiategietan kaltetutako elementuak konpontzeko dirulaguntzak - 2021eko uholdeak

Oinarrizko informazioa

2021eko abenduko uholdeek kaltetutako eremuan kokatutako Nekazaritza ustiategi txiki eta ertainen titularrentzat, baldin eta ustiategiek enpresa txiki eta ertainen izaera badute, Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. eranskinarekin bat, eta Nafarroako Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatuta badaude.

  • Garbiketa, hondakinak, legarra eta kanpotik etorritako beste material batzuk kentzea.
  • Lur-geruza goldagarria galdu denean, lurra gehitzea.
  • Lurzoruaren eta ekoizpenerako gaitasunaren behin betiko galera.
  • Galerak edo kalteak soro-mailetan, terrazetan, hormetan eta lurzatiak eratzeko eta higadura geldiarazteko beste elementu batzuetan.
  • Erretenak, ubideak eta uhateak.
  • Hodien lurpeko eroanbideak eta ponpaketarako eta ureztatzea aplikatzeko elementuak.
  • Lurzati eta instalazioetako sarbideak.
  • Erregai biltegiak edo beste mota batekoak.
  • Goi eta behe tentsioko sare elektrikoak, transformadoretik putzura edo ustiategiko beste elementu batzuetara.
  • Kalteak etxoletan.
  • Labore iraunkorrei eusteko egituretan izandako kalteak.
  • Kalteak itxituretan eta hesietan.
  • Ezpondetako lur-jausiak.

Laguntza-eskaeraren dokumentazioa (2022ko uztailaren 29tik abuztuaren 29ra): 

  • II eranskina
  • Gardentasun adierazpena
  • IFZren / IFKren fotokopia / Bizileku-baimen iraunkorra.
  • Pertsona juridikoak: IFZren eta eskatzailearen legezko ordezkaritza frogatzen duen dokumentuaren fotokopiak.
  • Ondasun-erkidegoak: ordezkaria izendatu, eta haren izendapenaren fotokopia.
  • Kalteei buruzko memoria tekniko baloratua.

Ordainketa-eskaeraren dokumentazioa (ez da 2023ko martxoaren 31tik gorakoa izango):

 87/2022 Foru Agindua, dirulaguntzen deialdia onesten duena.

Emaitzak

485/2023 Ebazpena (argitalpen-data 2023/06/28) (gaztelaniaz).

Harremanetan jartzeko

Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua
González Tablas kalea, 9 - 3. solairua
31005 Iruña
Telefonoa: 848 42 61 81
Posta elektronikoa: inunbaea@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.