Zer da 2025-2030 aldirako Mugikortasun Seguru eta Jasangarriaren aldeko Ituna?
Mugikortasun segurua eta jasangarria lortzeko, erakundeek indarrak batzea behar da, ezin baitzaio ikuspegi bakar batetik heldu, ezta erakunde bakar batek ere.
Pertsonak, pertsona zaurgarrienak bereziki, erdigunean jarriko dituen mugikortasun-kultura bat sustatu beharra dago:
- Haurrak
- Adinekoak
- Desgaitasuna duten pertsonak
- Oinezkoak
- Txirrindulariak
Mugikortasun seguru eta jasangarri hori lortzea herritar guztien ardura da. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak gainerako instituzio eta erakundeak gonbidatzen ditu erronka horrekin bat egitera, 2025-2030 aldirako Mugikortasun Seguru eta Jasangarriaren aldeko Itunari atxikita.
Zein dira konpromisoak?
- Gobernuaren ekintzetan bide-segurtasuna lehenestea.
- Mugikortasun jasangarria, irisgarria eta osasungarria sustatzea.
- Teknologia berriak sustatzea, baita horiek ibilgailuetan eta bide-azpiegituretan aplikatzea ere.
- Sentsibilizazio- eta hezkuntza-estrategia bat ezartzea, gizarteari Zero Ikuspegirantz laguntzeko, hau da, hemendik 2050era bitartean hildakorik eta larri zauritutako pertsonarik gabe.
Konpromiso horien helburua da Agenda 2030eko garapen jasangarriko helburuak betetzea, Nafarroako errepideetan hildako eta larri zauritutako pertsonen kopurua erdira jaistea eta, 2050. urterako, Zero Ikuspegi bat lortzea.