Administrazioan erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztean inskribatzen da profesional bat Nafarroako Kirolaren Erregistroko Kiroleko Profesionalen Atalean. Adierazpena aurkezteak egun horretatik aurrera lanbide horretan aritzeko baimena ematen du, nahiz Administrazioak betiere egiaztatu, kontrolatu eta ikuskatzeko ahalmenak baliatu ditzakeen.
Informazioa aldatzen den bakoitzean inskripzioa eguneratu egin behar da; besteak beste, lehen sorospenetako ziurtagiria, harremanetarako datuak, titulazioak eta abar aldatzen direnean.
Halaber Erregistroan baja hartu daiteke, lanbide jarduera bakar bat ere egin behar ez denean.