Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera Gizarte Segurantzaren kotizazio gabeko prestazioa da, diru-sarrerarik ez dutenei gutxieneko diru-sarrerak bermatzen dizkiena
Bakarrik bizi direnak edo betebehar hauek betetzen dituzten bizikidetza-unitateak:
Azken urtean Espainian modu jarraituan legez eta benetan bizitzea. Urtebeteko epe horrek baditu salbuespen batzuk. Egoerak hauexek dira: bizikidetza-unitatean sartu diren adingabeak, genero-indarkeriaren biktimak edo gizakien salerosketako biktimak eta/edo gizakien sexu-esplotazioko biktimak. Pertsona bat Espainian modu jarraituan bizi dela uste da, atzerrian egiten dituen egonaldiak ez badira urte natural bakoitzean 90 egun natural baino gehiago edo atzerrian egotearen arrazoia behar bezala justifikatutako eritasuna bada.
Bizikidetza-unitateak (BU) eratuta egon behar du, gutxienez, eskaera aurkeztu aurreko sei hilabeteko epean. Bizikidetza-unitatetzat hartzen da etxebizitza berean elkarrekin bizi diren guztiek eratutakoa, hots, ezkontzak, izatezko bikote izateak edo odolkidetasun, odol-ahaidetasuneko bigarren gradura arte batutakoak, loturagatik, adopzioagatik edo etengabeko familia-adopziorako edo -harrerarako helburuetarako zainketagatik.
Zaurgarritasun ekonomikoaren egoeran egotea: aski diru-sarrerarik edo ondarerik ez izatea. Betebehar hori betetzen da aurreko ekitaldiari dagozkion urteko diru-sarrera eta errenta konputagarrien hileko batez bestekoa txikiagoa bada, gutxienez 10 euroan, bizikidetza-unitateko modalitatearen eta kide-kopuruaren arabera dagokion errenta bermatuaren hileko zenbatekoa baino. Diru-sarrerez gainera, ondare garbia eta aktiboak aztertzen dira. Ondare garbia (aktiboak-zorrak) ez da bizikidetza-unitateari dagokion errenta bermatua baino 3 aldiz handiagoa izanen. Bestalde, aktiboak ez dira bizikidetza-unitateari dagokion errenta bermatua baino 6 aldiz handiagoak izanen.
Zaurgarritasuna abian den urtean gertatu bada, apirilaren 1etik abenduaren 31ra arte eska daiteke, urte horretan betebeharra bete denetz aztertzeko.
Genero-indarkeriaren biktima diren edo pertsonen salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktima diren adin nagusiko emakumeak.
Autonomia-erkidego desberdinetako adingabeen babeserako egoitza-zentroetatik datozen 18 eta 22 urte bitarteko pertsonak.
Etxerik gabeko pertsonak.
Langabezia-prestazioa kobratzen amaitu duten pertsonak.
Betebehar orokor horiez gainera, inguruabar pertsonalen eta/edo bizikidetza-unitateen inguruabarrei buruzko baldintza batzuk bete behar dira.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera (BGD) Gizarte Segurantzaren kotizazio gabeko prestazio bat da, diru-sarrerarik ez dutenei gutxieneko diru-sarrerak bermatzen dizkiena, hau da, zaurgarritasun ekonomikoaren egoeran daudenei. Herritarren eskubide subjektibo moduan definitzen da: jasoko da sartzeko betebeharrak betetzen badira.
Jaso beharreko zenbatekoa:
Diru-sarrera konputagarrien eta hurrengo koadroan markatutako mugen arteko aldea da:
Jende kopurua
Gehikuntzen eskala
Errenta bermatua (euro)
2025eko ekitaldia
1
Heldu bakar bat
1
7.905,80
2
Heldu bat eta adingabe bat
1,3
10.277,54
3
Heldu bat eta bi adingabe
1,6
12.649,28
4
Heldu bat eta hiru adingabe
1,9
15.021,02
5 edo gehiago
Heldu bat eta lau adingabe edo gehiago
2,2
17.392,76
2
Bi heldu
1,3
10.277,54
3
Bi heldu eta adingabe bat
1,6
12.649,28
4
Bi heldu eta bi adingabe
1,9
15.021,02
5 edo gehiago
Bi heldu eta hiru adingabe edo gehiago
2,2
17.392,76
3
Hiru heldu
1,6
12.649,28
4
Hiru heldu eta adingabe bat
1,9
15.021,02
5 edo gehiago
Hiru heldu eta bi adingabe edo gehiago
2,2
17.392,76
4
Lau heldu
1,9
15.021,02
5 edo gehiago
Lau heldu eta adingabe bat
2,2
17.392,76
5 edo gehiago
Bestelakoak
2,2
17.392,76
Gainera, badira osagarri hauek:
Gurasobakartasuna:
Bizikidetza-unitatea
Gehikuntzen eskala
Errenta bermatua (euro)
2025eko ekitaldia
Heldu bat eta adingabe bat
1,52
12.016,82
Heldu bat eta bi adingabe
1,82
14.388,56
Heldu bat eta hiru adingabe
2,12
16.760,30
Heldu bat eta lau adingabe edo gehiago
2,42
17.392,76
Desgaitasuna:
Jende kopurua
Gehikuntzen eskala
Errenta bermatua (euro)
2025eko ekitaldia
1
Heldu bakar bat
1,22
9.645,08
2
Heldu bat eta adingabe bat
1,52
12.016,82
3
Heldu bat eta bi adingabe
1,82
14.388,56
4
Heldu bat eta hiru adingabe
2,12
16.760,30
5 edo gehiago
Heldu bat eta lau adingabe edo gehiago
2,42
19.132,04
2
Bi heldu
1,52
12.016,82
3
Bi heldu eta adingabe bat
1,82
14.388,56
4
Bi heldu eta bi adingabe
2,12
16.760,30
5 edo gehiago
Bi heldu eta hiru adingabe edo gehiago
2,42
19.132,04
3
Hiru heldu
1,82
14.388,56
4
Hiru heldu eta adingabe bat
2,12
16.760,30
5 edo gehiago
Hiru heldu eta bi adingabe edo gehiago
2,42
19.132,04
4
Lau heldu
2,12
16.760,30
5 edo gehiago
Lau heldu eta adingabe bat
2,42
19.132,04
5 edo gehiago
Bestelakoak
2,42
19.132,04
Haurrei laguntzeko osagarria (HLO):
Adingabeak dituzten eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrera (BGD) izateko betebeharrak betetzen dituzten bizikidetza-unitateek eskubidea dute adingabe bakoitzeko osagarri bat izateko:
Hiru urtetik beherako adingabeak: 115 euro.
Hiru urtetik gorako eta sei urtetik beherako adingabeak: 80,50 euro.
Sei urtetik gorako eta hemezortzi urtetik beherako adingabeak: 57,50 euro.
Haurrei laguntzeko osagarria (HLO) izateko eskubidea dute adingabeak dituzten bizikidetza-unitateek, baldin eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrera (BGD) izateko betebeharrak betetzen badituzte, zaurgarritasun ekonomikoarena izan ezik. Halakoetan, ezarritako errenta- eta ondare-atalaseak ez dira bizitzeko gutxieneko diru-sarreraren (BGD) % 300 eta % 150 baino handiagoak izanen, hurrenez hurren.
Jende kopurua
Gehikuntzen eskala
2025eko ekitaldia
2
Heldu bat eta adingabe bat
1,3
30.832,62
3
Heldu bat eta bi adingabe
1,6
37.947,84
4
Heldu bat eta hiru adingabe
1,9
45.063,06
5 edo gehiago
Heldu bat eta lau adingabe edo gehiago
2,2
52.178,28
3
Bi heldu eta adingabe bat
1,6
37.947,84
4
Bi heldu eta bi adingabe
1,9
45.063,06
5 edo gehiago
Bi heldu eta hiru adingabe edo gehiago
2,2
52.178,28
4
Hiru heldu eta adingabe bat
1,9
45.063,06
5 edo gehiago
Hiru heldu eta bi adingabe edo gehiago
2,2
52.178,28
5 edo gehiago
Lau heldu eta adingabe bat
2,2
52.178,28
5 edo gehiago
Bestelakoak
2,2
52.178,28
Ondarearena mugak:
Jende kopurua
Gehikuntzen eskala
2025eko ekitaldia
Heldu bat eta adingabe bat
1,4
49.806,54
Heldu bat eta bi adingabe
1,8
64.036,98
Heldu bat eta hiru adingabe
2,2
78.267,42
Bi heldu eta adingabe bat
1,8
64.036,98
Bi heldu eta bi adingabe
2,2
78.267,42
Bi heldu eta hiru adingabe edo gehiago
2,6
92.497,87
Hiru heldu eta adingabe bat
2,2
78.267,42
Hiru heldu eta bi adingabe edo gehiago
2,6
92.497,87
Lau heldu eta adingabe bat
2,6
92.497,87
Bestelakoak
2,6
92.497,87
Obligazioak:
Betebeharrak egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazioa eta informazioa aurkeztea eta prestazioa mantentzea, eta jakinarazpenak jasoko direla bermatzea.
Prestazioa aldatu, eten edo iraungitzea dakarten aldaketen berri ematea, 30 egun naturaleko epean. Errenta bermatuan ez bezala, ez da komunikatu behar lanean hasi edo lana bukatu dela eta/edo langabezian dagoela, edo jaraunspenak edo bestelako diru-sarrerak izan direla, horiek guztiek ez baitiote kalkuluari eragiten, hots, aurreko ekitaldian izandako errentak eta diru-sarrerak kontuan hartzen baitira.
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion aitorpena urtero aurkeztea.
Atzerrira irteerak egin baino lehenago jakinarazi behar da (irteeratzat hartzen da titularrak eta unitateko kideak urte natural bakoitzean 90 egun natural baino gehiago egotea modu jarraituan edo ez).
Eskabidea aurkezteko ezinbesteko betebeharretako bat da eskabidea eskatzaileak eta bizikidetza-unitatea osatzen duten adin nagusiko pertsona guztiek sinatzea. Sinadurapean (eskuz idatzitakoan) bakoitzaren izena, abizenak eta NAN/AIZ zenbakia adierazi behar dira.
Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera (BGD) telematikoki aurkeztu behar baduzu, idazki bat gehitu beharko duzu. Idazki hori eskatzaileak eta bizikidetza-unitatea osatzen duten adin nagusiko pertsona guztiek sinatu behar dute, eta sinadurapean (eskuz idatzitakoan) bakoitzaren izena, abizenak eta NAN/AIZ zenbakia adierazi behar dira.
Eskatzailearen eta bizikidetza-unitateko kideen NANaren edo AIZren (atzerritarren kasuan) fotokopia, bi aldetatik egina, edozein izanik ere haien adina eta, kasua bada, egitatezko zaintzailearena, zaintzailearena edo defendatzaile judizialarena. Atzerritarra izanez gero: pasaportearen eta txartelaren, Espainiako bizileku-baimen edo egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua, egungo bizilekukoa zein alegatzen diren aldiena.
Erregistroan inskribatzea: legezko bizilekua Espainian dagoela egiaztatzeko.
Errolda historikoaren eta kolektiboaren agiria, prestazioa kobratzeko exijitutako antzinatasuna egiaztatzen duena (6 hilabete edo 2 urte 30 urtetik beherako adingabe eskatzaileendako) eta etxean erroldatutako pertsona guztiak zerrendatzen dituena.
Ordainketa transferentzia bidez jasotzeko eskaera, banku-entitateak sinatua eta zigilatua. Eskatzaileak laguntzaren ordainketa beste banku-kontu batean egitea nahi badu, bere titularra bizikidetza-unitateko beste kide bat den, honako sinatuta dagoen Bilketa baimenaren dokumentua aurkeztu beharko du.
Zaurgarritasuna aurtengo urtean gertatu bada eta aurtengo urtea kontuan hartzea nahi bada, eskaera egin beharko da eta nominak, kotizazio-oinarriei buruzko txostena edo, autonomoei dagokienez, PFEZaren edo BEZaren hiruhileko aitorpenak aurkeztuko beharko dira.
789/2022 Errege Dekretua, bizitzeko gutxieneko diru-sarrera lan-errentekin edo norberaren konturako jarduera ekonomikoarekin bateragarria den arautzen duena, prestazioaren onuradunak gizartean eta lan-munduan sartzeko benetan dituzten aukerak hobetzeko.
6/2022 Errege Lege-dekretua, premiazko neurriak hartzen dituena Ukrainako gerrak eragindako ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko Plan Nazionalaren esparruan.
19/2021 Legea, Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera ezartzen duena.
Tramitazioa
Eskaerak aurkeztea keyboard_arrow_down
Jarraibideak:
Lehentasunez, telematikoki, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren webgunearen bitartez ("Eskatu" botoia).
Bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen baduzu, titular gisa zure izenean edo bizikidetza-unitate baten izenean, jakinarazi Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari prestazioari eragiten dioten aldaketak, hala nola titularraren edo bizikidetza-unitateko kideen helbide-aldaketak, bankuko datuen aldaketak edo inguruabar familiarrenak, pertsonalak edo ekonomikoak.
Kotizazio gabeko Prestazioen eta Babes Sozialerako bestelako Neurrien Atala
González Tablas kalea, 7
31005 Iruña
Telefonoa: 848 426 900
Posta elektronikoa: imv@navarra.es
info
Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.