Basoen titular diren pertsona fisiko eta juridikoak, publikoak eta pribatuak.
Udalerriak eta haien elkarteak.
Nafarroan kokatutako ETEak, basoak ustiatzeko lanetan eta lehen transformazioan aritzen badira.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Laguntza hauek emateko prozedura norgehiagoka-araubideari jarraikiz tramitatuko da. Laguntza jasotzeko eskubidea izateko, eskatzaileak 25 puntu lortu beharko ditu, gutxienez, balorazio irizpideetan eskuratzen ahal diren 85 puntuetatik.
Gutxieneko inbertsioa BEZik gabe: 20.000 euro.
Gehieneko inbertsioa, BEZik gabe: 450.000 euro.
Prozeduraren urratsak:
Eskaerak jasotzea eta aztertzea
Laguntza ematea
Ordainketa eskatzea
Laguntza ordaintzea
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Laguntzarako eskaeran aurkeztu beharreko agiriak:
Laguntza eskatzeko inprimakia: III. eranskina
Bertan daude eskatzaileek beren gain hartzen dituzten konpromisoen zerrenda eta enpresaren tamainari buruzko zinpeko aitorpena, dokumentu honetara ekarri baita aurkeztu beharreko inprimakien zerrenda sinplifikatzearren.
Erantzukizunpeko adierazpena, hornitzailea aukeratzeko erabakia justifikatzekoa. Hornitzailea hautatzeko eskatutako eskaintza guztiak erantsiko dira.
Eskatzailearen nortasuna eta hura ordezkatzen duen pertsona fisikoaren gaitasuna egiaztatzenduen agiria.
Egoera ekonomiko-finantzarioa
9. oinarriko balorazio-irizpideetan ezarritako puntuazioak lortzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa.
Inbertsioa eginen den lurren jabetza ziurtatzen duen eskrituraren kopia, baita hura Jabetza Erregistroan inskribatua dagoela ziurtatzen duen agiria ere, eta, hala behar izanez gero, hirigintzako agiria, lur horretan eraikitzen ahal dela ziurtatzen duena.
Obretako udal lizentzia, behar baldin bada
Irekitzeko lizentzia edo, halakorik ezean, jarduera sailkatuarena, behar baldin bada
Jatorrizko fakturak edo habien kopia konpultsatuak, laguntza eskatu ondoko data dutelarik.
Fackturak banku transferentziaren bidez ordaindu izanaren frogagiriak. Bankuko karguak izanen dira, eta datu hauek agertuko dituzte: transferentziaren jaulkitzailearen izena, onuradunarena izena, zengatekoa, karguaren data eta kontzeptua, faktura zenbaki eta guzti. Salbuespenez, ordainketa frogatzeko, enpresa hornitzaileak egindako ordainagiriak onartuko dira, 2.500 eurotik gorakoak ez badira. Ez dura gauzatan egindako ordainketak onartuko.
Inbertsioen liburua edo emaitzen kontu nagusia, lagundutako inbertisioen kontabilizazioa egiaztatezeko.
Salerosketaren eskritura publikoaren bidez frogatu beharko da ondasun higiezinen erosketa.
Proposatutako kostuen moderazioa Batzordearen 214ko uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Betearazpren Erregelamenduaren 48.2 artikuluaren e) letran ezarri bezala eginen da. Erregelamendu horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamenduaren aplikazio-xedapenak ezartzen dira kudeaketa-eta kontrol-sistema integratuari, landa garapeneko neurriei eta baldintzei dagokienez.
Kontratista batekin azpikontratatutako lanen zenbatekoak dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 baino handiagoa denean eta zenbateko hori 60.000 eurotik goitikoa denean, idatzizko kontratu bat egin behar da, eta ordainketa egiteko gainerako dokumentazioarekin batera aurketztu behar da.
Uztailaren 18ko 1215/1997 Errege Dekretua betetzeari buruzko egiaztagiriak (haren bidez ezartzen dira langileek lan ekipoak erabiltzeko segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak). Makineria erosiz gero, EEEko adostasun adierazpena eta makinaren jarraibideak.
Oharra: Atal honetan zerrendatutako dokumentazioa orientatzeko baizik ez da, laburpen bat besterk ez baita; beraz, begiratu beharra dago zer ezarri den deialkiko 13. eta 19. oinarrietan, eta haietan ezarritako dokumentazio guztia erantsi behar zaie eskabideei.
Araudia keyboard_arrow_down
168/2024 Ebazpena, honako laguntza hauen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena 2025.