Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren subjektu pasiboak, Hitzarmen Ekonomikoaren 38. artikuluan ezarritakoaren arabera, zergak Nafarroan ordaindu behar dituztenak.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Dokumentazio hau aurkeztu beharko du nahitaez:
Online edo Laguntza Programarekin aurkeztuz gero:
Dokumentu publikoen kasuan, aitorpenaren xedeko egintza edo negozio juridikoa jasotzen duen dokumentu judizial edo administratiboaren kopia edo eskritura publikoaren kopia soila.
Dokumentu pribatuen kasuan, aitorpenaren xedeko egintza edo negozio juridikoa jasotzen duen dokumentuaren kopia.
Paperean aurkeztuz gero:
Aitorpenaren xedeko egintza edo negozio juridikoa jasotzen duen dokumentu judizial edo administratiboaren kopia autentikoa eta haren kopia soila, edo eskrituraren lehen kopia eta kopia soila.
Dokumentu pribatuen kasuan, aitorpenaren xedeko egintza edo negozio juridikoa jasotzen duen dokumentuaren bi ale, jatorrizkoa eta kopia, aurkeztu beharko dira.
Horrez gain, onura fiskalen bat aplikatu bada, hura aplikatzeko eskubidearen frogagiriak ere aurkez daitezke.
Aurkezpena eta diru-sarrera (hala badagokio) egin beharko dira sortzapen dataren hurrengo bi hilabeteetan.
Heriotzaren ondorioz gozamenak eta pentsioak azkentzeari buruzko dokumentuak aurkeztu beharko dira gozamenduna edo pentsioduna hil eta hurrengo sei hilabeteetan, Espainian gertatu bada, eta hurrengo hamar hilabeteetan, atzerrian gertatu bada.
600/605 ereduak telematikoki tramitatuz gero, nahitaez erantsi beharko da goiko “Aurkeztu beharreko agiriak” atalean aipatutako dokumentazioa, aurkezpen-formularioan bertan (“Erantsi dokumentazioa” botoia).
Ordainketa tramitatu behar da aitorpena aurkeztu baino lehen, honela:
Online ordainketa, formularioaren beraren bidez.
Finantza-erakundearen EOZ (erreferentzia osoaren zenbakia) eskuratzea, bai aurrez aurre, bai erakundeak bezeroen eskura jartzen duen beste edozein bideren bitartez. EOZ errazago lortzeko, aurkezpen-formularioak berak aukera ematen du autolikidazioaren zirriborroa gordetzeko, datuak behar bezala beteta, eta zirriborroan agertzen den zenbatekoaren ordainketa-gutuna lortzeko ("Ordainketa-gutuna inprimatu” botoia).
Aurkezpena eta diru-sarrera (hala badagokio) egin beharko dira sortzapen dataren ondorengo bi hilabeteetan.
Heriotzaren ondorioz gozamenak eta pentsioak azkentzeari buruzko dokumentuak aurkeztu beharko dira gozamenduna edo pentsioduna hil eta hurrengo sei hilabeteetan, Espainian gertatu bada, eta hurrengo hamar hilabeteetan, atzerrian gertatu bada.
Jarraibideak:
600 edo 605 ereduaren aurreitorpena bete beharko da (dagokiona), eta aurreitorpen hori inprimatu.
Tramitazio honetarako, ez da beharrezkoa ziurtagiri digital balioduna, NAN elektronikoa edo Cl@ve sistema erabiltzea.
Aurreaitorpena ez da aitorpen bat, eta ez du legezko baliorik, aktibatzen ez den bitartean. Aktibatzeko aukerak:
Aurreaitorpenaren emaitza zero bada edo geroratzeko eskatu behar bada: Nafarroako Foru Ogasunaren bulegoetan aurkeztuta aurreaitorpena sortzean lortutako PDFa (behar bezala sinatua).
Aurreaitorpenaren emaitza “ordaintzeko” bada: Nafarroako Foru Ogasunaren bulegoetan aurkeztuta aurreaitorpena sortzean lortutako PDFa (behar bezala sinatua), eta Nafarroako Foru Ogasunaren laguntzaile diren finantza-erakundeetako batean ALDEZ AURRETIK ordainduta aurreaitorpena sortzean lortutako ordainketa-gutuna. Aurreaitorpena sortzean lortutako ordainketa-gutuna erabilita ordaindu beharko da nahitaez.
Gainera, goiko “aurkeztu beharreko dokumentazioa” atalean aipatutako dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Aurreaitorpena aktibatu ondoren, hura aurkeztu delako egiaztagiria itzuliko zaio zergadunari.