Idatzizko hedabideetan, irratian eta online hedabideetan euskara erabiltzeko eta hedabideetan kultura digitalaren eta berrikuntzaren proiektuak garatzeko laguntzak 2024. urterako

Oinarrizko informazioa

Nafarroan zabaltzen den hedabide bateko titular diren pertsona fisiko edo juridikoek eska dezakete laguntza.

Idatzizko hedabideetan, irratian eta online hedabideetan euskara erabiltzeko eta hedabideetan kultura digitalaren eta berrikuntzaren proiektuak garatzeko laguntzen deialdia.

Zuzkidura 1.225.879,87 eurokoa da, gehienez.

Modalitateak:

  1. Eguneroko prentsa (egunkariak) euskara hutsean: 115.000 euro.
  2. Eguneroko prentsa (egunkariak), euskara erabiltzen duena: 65.000 euro.
  3. Euskara hutsezko aldizkariak, Nafarroan zabalduak: 401.000 euro.
  4. Euskara erabiltzen duten aldizkariak, eremu linguistiko misto eta/edo ez-euskaldunetan zabalduta: 60.000 euro.
  5. Euskara hutsezko irratiak: 349.879,87 euro.
  6. Eremu mistoko, ez-euskalduneko edo bietako irrati-igorleak, euskara erabiltzen dutenak: 20.000 euro.
  7. Euskarazko komunikabideak edo euskara erabiltzen dutenak, Nafarroan hedatuta dagoen beste hedabideren baten online euskarria direnak: 80.000 euro.
  8. Euskara hutsezko online komunikabideak: 70.000 euro.
  9. Euskara erabiltzen duten online hutsezko komunikabideak: 10.000 euro.
  10. Euskara hutsezko hedabideak, egoitza soziala edo lantokia Nafarroan dutenak. 55.000 euro.

Eskabidea egiterakoan aurkeztu beharrekoa:

  • Eskabide orria behar bezala osatua (Eskatu botoian), datuen egiazkotasuna eta onuradun izateko beharrezkoak diren baldintzak betetzen direla adieraziz.
  • Gastuen, sarreren eta dirulaguntzen aurreikuspena eta balantzea (II.eranskina).
  • Gastuen, sarreren eta dirulaguntzen balantzea, arduradunaren sinadurarekin.
  • Hedabidean euskara erabiltzeari eta erabilera hori areagotzeari buruzko urteko proiektu xehea.
  • Entitate eskatzailearen nortasun juridikoa egiaztatzen duen ziurtagiria.
  • Esleipena egin eta hilabeteko epean, gehienez ere, gardentasunaren aitortza.
  • Beharrezkoa den kasuetan, transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.

Justifikatzeko orduan aurkeztu beharrekoa:

  • Gastuen, sarreren eta dirulaguntzen kopuruak eta balantzea (III. eranskina).
  • Gastuak, sarrerak eta dirulaguntzak justifikatzeko agiriak (fakturak eta ordainagiriak).
  • Dirulaguntzaren epean egindakoaren memoria.

Tramitazioa

Epea: 24/05/15 - 24/06/13

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Euskarabidea - Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzua
Paulino Caballero, 13
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 32 24
Posta elektronikoa: sustapena@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time