OHARRA: Estekak aurreinskripzio-epea hasi baino lehen aktibatuko dira:
EPE ARRUNTETIK KANPO:
Eskabidea, ahal dela, telematika bidez izapidetuko da, EDUCA Ataria plataformaren bitartez.
Ikasle berarentzat eskabide bat baino gehiago aurkezten badira, ikasle hori kanporatu eginen da onartzeko ohiko prozesutik.
A) ONLINE AURREINSKRIPZIOA:
- 1. urratsa. Aurreinskripzioa online egiteko, esteka hau erabili behar da:
- EDUCAko erabiltzailea + pasahitza
- Cl@ve kredentzialak
- 2. urratsa. Menutik “Onartu” fitxa zabaldu, eta, bertan, “Aurreinskripzioa” agertuko da; hautatu “Eskabide berria” eta jarraitu laguntzailearen jarraibideei (Laguntzako tutorialerako esteka).
OHAR GARRANTZITSUA:
- Aukeren pantailan 10 ikastetxe hautatu beharko dira, lehentasun-ordenaren arabera.
- Modu telematikoan izapidetutako eskabideetan, desadostasunik badago Educa Atariaren aukeren pantailan jasotako ikastetxeen eta erabiltzaileak eskabide-orrian adierazitakoen artean, eskatzaileak aukeren pantailan adierazitako aukerak nagusituko dira.
- 3. urratsa. Sakatu “Eskabidea aurkeztu” botoia
- Nahi adina aldiz aldatu edo zuzentzen ahalko dituzu Educa Atarian grabatutako datuak, eskabideak aurkezteko ohiko epea amaitu arte.
B) AURREZ AURREKO AURREINSKRIPZIOA
- 1. urratsa. Bete onarpen eskabidea, inprimatu eta sinatu. Aurkeztu behar duzun gainerako dokumentazioaren kopia ere prestatu. Eskabidean aipatutako ikastetxeetako edozeinetan aurkez daiteke.