Generazinema Sustapena 2025

Deialdiak xede du laguntza batzuk arautzea, banakako ebaluazioko araubidean, Nafarroako ikus-entzunezko sektore profesionalaren filmak sustatzeko eta hedatzeko ekintzak

Oinarrizko informazioa

  • Pertsona fisikoak, Nafarroako Foru Komunitatekoak direnak edo gutxienez 2024ko urtarrilaren 1etik Nafarroan erroldaturik daudenak.
  • Merkataritzako sozietateak, sozietate zibilak, ondasun erkidegoak edo beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate, nortasun juridikorik gabea. Gainera, egoitza soziala Nafarroan izan behar dutenak edo jarduera gutxienez 2024ko urtarrilaren 1etik aurrrera gauzatzen dutenak.

Deialdi hau hiru modalitatetan egituratzen da:

  • A modalitatea: 2025eko Goya sarietarako hautagai diren filmak, izendatutakoak eta/edo saridunak sustatzeko berariaz diseinatutako ekintzak​​​​​​: 5.000 euro.
  • B modalitatea: zinemaren eta ikus-entzunezkoen arloko jaialdietan (industria-arloa), azoketan eta ekitaldietan parte hartzea: 17.000 euro.
  • C modalitatea: ikus-entzunezko proiektuak sortzeko eta garatzeko laborategietan eta inkubagailuetan parte hartzea: 3.000 euro.

Laguntzen zenbatekoak 3.1 oinarrian adierazitako muga izango du, eta ezin izango da, inola ere, onartutako aurrekontuaren % 70 baino handiagoa izan. Eskaera bakoitzeko gehieneko laguntzak honako hauek izango dira:

  • A modalitatea: 2025eko Goya sarietan izendatuta eta/edo sarituta dauden film hautagaientzat berariaz diseinatutako sustapen-ekintzak: 3.000 euro.
  • B modalitatea: zinemaldietan (industria arloa), merkatuetan, azoketan eta zinematografiako eta ikus-entzunezko ekitaldi profesionaletan parte hartzea: 2.000 euro.
  • C modalitatea: ikus-entzunezko proiektuak sortzeko eta garatzeko laborategietan eta inkubagailuetan parte hartzea: 1.000 euro.

Eskatzaile bakoitzeko gehieneko laguntza 5.000 eurokoa izango da.

25.000 euro izango ditu guztira.

Eskaera-fasea:

 

Emakida-fasea (pertsona edo erakunde onuradunak bakarrik):

Justifikazioa-fasea (pertsona edo erakunde onuradunak bakarrik):

 

Nola aurkeztu Erregistro Orokor Elektronikoan (Ikus-entzunezko Proiektuen eta Digitalen Atala).

Tramitazioa

Epea: 25/03/11 - 25/10/31

  • A modalitaterako, eskaerak 2025eko maiatzaren 31ra arte aurkeztu ahal izango dira (egun hori barne).
  • B eta C modalitaterako, eskaerak 2025eko urriaren 30era arte aurkeztu ahal izango dira (egun hori barne).

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 25/06/30 - 25/11/30

Dirulaguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epealdian entitate onuradunek (pertsona fisikoak ez besteek) gardentasun betebeharraren gaineko adierazpena aurkeztu beharko dute telematika bidez.

Jarraibideak:

Adierazpen honi erantsitako dokumentuek ez dute datu pertsonalik izan behar, ezta eskuz idatzitako sinadurarik ere. Erakunde sortu berrien kasuan, informazioa beren aurrekontuetan edo ekonomia- eta finantza-planean agertzen dena izango da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 24/06/30 - 25/11/30

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Ikus-entzunezko Proiektuen eta Digitalen Atala
Telefonoak: 848 424 758 / 848 424 674
Posta elektronikoa: cine@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.