Nafarroako Foru Komunitateko Gazte Entitateen Zentsuan inskribaturik dauden gazte erakundeak, Nafarroako Gazte Kontseilua, Nafarroako toki entitateak, Nafarroako Foru Komunitatean dauden unibertsitateak eta hedabideak, eta gazteriaren arloko esparru sozialean jarduten duten erakunde publiko edo pribatuak.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren bitartez, urtero banatzen ditu Gazteria Sariak. Sari horien helburua da pertsonen edo kolektiboen (formalki eratu gabeko taldeak, elkarteak, erakundeak eta entitate publiko edo pribatuak) ibilbideak eta lanak nabarmentzea, Nafarroako gazteen parte-hartze soziala, autonomia, berdintasuna eta bizi-kalitatea bultzatzeko balio izan dutenak.
Kategoria bakoitzean irabazten duten hautagaitzei egiaztapen-diploma bat eta 2.500 euroko diruzko saria emanen zaizkie. Behar den atxikipena eginen da diru kopuru horretatik PFEZrako. Gazte ON Gunea kategoriako hautagai irabazleari diploma bat emango zaio.
Kategoriak:
Gazteari saria. Sari horren bidez 14 urtetik 30 urte bitarteko gazte nafar bat goretsiko da, haren ibilbide pertsonala gainerako gazteentzat eredugarria delako eta estuki lotuta dagoelako gizarte modernoen berezko balioekin (elkartasuna, ahalegina, lana, tolerantzia, kulturartekotasuna, nazioarteko mugikortasuna, bizimodu osasungarria, etab.). Sari bat edo bi eman daitezke: bata, balio guztiak biltzen dituen gaztea nabarmentzeko, eta bestea, berariazkoagoa, azpimarratu nahi den balio jakin bat goraipatzeko.
Saria parte-hartze sozialari. Sari horren bidez nabarmenduko da Nafarroan aintzatetsiriko talde edo elkarte bat, gazteriak parte hartzeko ekintzak bideratzen dituena, jardun handikoa, gazteek eraginkortasunez parte har dezaten bermatzen duena Nafarroako garapen politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturalean, eta, azkenik, Nafarroako Foru Komunitatean diharduena, edo, beste lurralde batean jardun arren, lana eta irudia, zalantzarik gabe, Nafarroarekin loturik dituena.
Saria instituzio edo erakundeari. Sari honen bidez, erakunde edo entitate publiko edo pribatu baten lana goretsiko da, gazteen aldeko lanarengatik nabarmentzen dena eta bideak eskaintzen dituena gazteen parte-hartze soziala, autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko. Instituzio edo erakunde horrek berezko nortasun juridikoa izan beharko du, Nafarroan helbideraturik egon beharko du eta haren jarduera eremu bakarrak, edo lehentasunezkoak behinik behin, gazte nafarrek osatzen duten multzoa izan beharko du.
Saria Gazte ON gunea. Sari honekin Nafarroan kokatutako gazteei zuzendutako espazio bat saritzen da, laguntza eta gazteei hainbat esparrutan (aisialdia eta denbora librea, gazte-informazioa, gazteen parte-hartzea, etab.) ematen dizkien zerbitzuak.