A modalitatean onartutako eta baztertutako eskabideen behin-behineko zerrenda argitaratu da (ikusi Emaitzak atala).
arrow_downward
Oinarrizko informazioa
Norentzat keyboard_arrow_down
Euskara ikasi nahi duten 16 urtez goitiko herritarrentzat, baldin eta Nafarroan erroldatuta dauden deialdia argitaratzen den egunean.
Salbuespenak:
Hizkuntza eskola ofizialetan eta Zubiarte eta Euskarabideko euskaltegietako A2 maila eta hortik aurrerako ikasleak.
Euskarazko ikastaroak egiten dituzten administrazio publikoetako langileak, horietarako berariazko laguntzak eskatzen badituzte.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Modalitatea bakoitzaren xehetasunak:
Modalitatea
Ikastaroen hasiera-tartea
Eskaerak aurkezteko epea
Ikastaroa noizko bukatu behar
Bertaratze agiria noizko aurkeztu behar
A modalitatea
2025/01/01 – 2025/08/31
2025/06/15 – 2025/08/31
2025/09/30
2025/10/15
B modalitatea
2025/09/01 – 2025/12/31
2025/09/01 – 2025/10/31
2026/06/30
2026/07/15
Bi modalitateen beste xehetasun batzuk:
Ikastaro estentsiboen, trinkoen eta barnetegien laguntza moduluak:
10 eta 80 ordu bitartekoak: 125 eurora arte
81 eta 200 ordu bitartekoak: 250 eurora arte
201 eta 270 ordu bitartekoak: 350 eurora arte
271 eta 400 ordu bitartekoak: 475 eurora arte
Autoikaskuntzako ikastaroen laguntza moduluak:
40 eta 100 ordu bitartekoak: 125 eurora arte
101 eta 190 ordu bitartekoak: 250 eurora arte
191 eta 400 ordu bitartekoak: 350 eurora arte
Berariazko ikastaroen laguntza moduluak (C2, ikastaro espezializatuak edota kolektibo zehatzeei zuzendutakoak)
40 eta 100 ordu bitartekoak: 250 eurora arte
101 eta 200 ordu bitartekoak: 350 eurora arte
201 eta 400 ordu bitartekoak: 475 eurora arte
A1 mailako ikasleentzako laguntzak matrikularen % 100erainokoak izan daitezke, gehieneko zenbatekoak hauek direla: 815 euro aurrez aurreko ikastaroetarako eta 1.465 euro autoikaskuntzako ikastaroetarako.
Konpromisoak:
Ikasleak gutxienez ikastaroaren % 80ko bertaratzea eduki behar du laguntza jasotzeko.
Ikasleak dirulaguntza osoa ala zati bat itzuli beharko du beste diru-laguntzaren bat jasotzen duenean gainfinatziatzioa gertatzen bada, ala datuak faltsutuz lortu badu.
Eskaerek konprometitutako dirua (50.000 euro A modalitatean, bi taldetan: 20.000 euro A1 mailako ikasleentzat eta 30.000 beste guztientzat ala 495.000 B modalitatean, bi taldetan: 230.000 A1 mailakoentzat eta 265.000 beste guztientzat) gainditzen badute, hainbanaketa eginen da talde bereko eskatzaileen artean.
Esleipena: esleipenean ikasle bakoitzari dagokion diru kopurua jakinaraziko zaio.
Deialdi honetan ikastaro baterako baino gehiagorako laguntza eskatzen ahal da. Kasu horietan laguntzak ordainketa modu bateratuan eginen da.
Aurkeztu beharreko agiriak keyboard_arrow_down
Eskabideak aurkezteko era: lehentasunez orrialde honetako 'Tramitatu' botoiaren bidez.
Beste modu batera egiten bada, eskabidea beteta eta sinatuta (kasuan kasu: paperean, pdf formatuan, eskaneatuta ala argazkien bidez erantsita).
Matrikularen agiria: nahitaez datu hauek agertuko dira: euskaltegia, modalitatea, hasiera, bukaera eta ordu kopurua.
Ordainketa agiria: eskabidea egiteko unean ordaindutakoaren agiria.
Ikastaro baterako baino gehiagorako laguntza eskatuz gero, aski da dokumentazio guztia eskaera bakar batean jasotzea.
Gainerako agiriak (eskatzaileak hurrengo agiriak aurkeztea saihesten ahal du eskabidean Euskarabideari datuak lortzeko baimena ematen badio):
Errolda agiria.
Nafarroako Ogasuneko agiria.
Gizarte Segurantzako agiria.
Euskaltegiaren bertaratze ziurtagiria (A modalitatean, eskabidearekin batera ala 2025eko urriaren 15erako; B modalitatean, 2026ko uztailaren 15erako) eta matrikula osoaren ordainketaren ziurtagiria.
Aurkezteko beste modu batzuk:
Bide telematikoa erabiltzen ez bada, eskabidea inprimatu behar da, datuak bete eta sinatu.
Posta bulego batean bi aukera hauetako baten bidez egin daiteke:
ORVEren bidez, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren Erregistrora zuzenduta (10007835 kodea).
Gutun-azal ireki batean, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar diezazkioten agiriari. Gutuna Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutura bidaliko da.
Egiazta ezazu zure pertsonari lotutako banku-kontua zuzena dela Nafarroako Gobernuko Diruzaintzaren aldetik ordainketak jasotzeko. Behari izanez gero, kontu berriei alta eman diezaiekezu, baita erregistratutako kontuei baja eman ere.