Euskara ikasteko helduentzako laguntzak: 2022

B modalitateko eskabideak aurkezteko epea zabalik: urriaren 1etik azaroaren 30era.

Oinarrizko informazioa

  • Euskara ikasi nahi duten 16 urtez goitiko herritarrentzat, baldin eta Nafarroan erroldatuta dauden deialdia argitaratzen den egunean.
  • Salbuespenak:
    • Hizkuntza eskola ofizialetan eta Zubiarte eta Euskarabideko euskaltegietan ari diren ikasleak.
    • Euskarazko ikastaroak egiten dituzten administrazio publikoetako langileak, berariazko laguntzak dituzte-eta.

Modalitatea bakoitzaren xehetasunak:

Modalitatea Matrikulazio tartea Eskaerak aurkezteko epea Ikastaroa noizko bukatu behar Bertaratze agiria noizko aurkeztu behar
A modalitatea                        2021/10/26 – 2022/08/31 20202/05/26 – 2022/08/31 2022/09/30 2022/10/15

 

Modalitatea Ikastaroen hasiera-tartea Eskaerak aurkezteko epea Ikastaroa noizko bukatu behar Bertaratze agiria noizko aurkeztu behar
B modalitatea                       2022/08/29 – 2022/12/01 2022/10/01 – 2022/11/30 2023/06/30 2023/07/15

 

Bi modalitateen beste xehetasun batzuk:

  • Ikastaro estentsiboen, trinkoen eta barnetegien laguntza moduluak:
    • 40 eta 79 ordu bitartekoak, 90 eurora arte.
    • 80 eta 200 ordu bitartekoak, 180 eurora arte.
    • 201 eta 270 ordu bitartekoak, 280 eurora arte.
    • 271 eta 400 ordu bitartekoak, 380 eurora arte.
  • Autoikaskuntzako ikastaroen laguntza moduluak:
    • 100 eta 189 ordu bitartekoak, 180 eurora arte.
    • 190 eta 250 ordu bitartekoak, 280 eurora arte.
  • Berariazko ikastaroen laguntza moduluak:
    • 40 eta 100 ordu bitartekoak, 180 eurora arte.
    • 101 eta 200 ordu bitartekoak, 280 eurora arte.
    • 201 eta 400 ordu bitartekoak, 380 eurora arte.
  • Konpromisoak:
    • Ikasleak gutxienez ikastaroaren %80ko bertaratzea eduki behar du laguntza jasotzeko.
    • Ikasleak dirulaguntza osoa ala zati bat itzuli beharko du beste diru-laguntzaren bat jasotzen duenean gainfinatziatzioa gertatzen bada, ala datuak faltsutuz lortu badu.
  • Eskaerek konprometitutako dirua (40.000 euro A modalitatean, ala 260.000 B modalitatean) gainditzen badute, prorrata eginen da.
  • Esleipena: esleipenean ikasle bakoitzari dagokion diru kopurua jakinaraziko zaio.

Aurkeztu beharreko nahitaezko agiriak:

  • Eskabidea telematikoki beteta.
  • Beste modu batera egiten bada, ikusi  beherago "Tramitatzeko beste modu batzuk".
  • Matrikularen agiria: nahitaez datu hauek agertuko dira: euskaltegia, modalitatea, hasiera, bukaera eta ordu kopurua.
  • Ordainketa agiriak: aurkeztutako ordainagirien batura gutxienez jasoko den laguntzaren adinekoa izan beharko da.

Gainerako agiriak (eskatzaileak hurrengo agiriak aurkeztea saihesten ahal du eskabidean Euskarabideari datuak lortzeko baimena ematen badio):

  • Errolda agiria
  • Nafarroako Ogasuneko agiria.
  • Gizarte Segurantzako agiria.
  • Bertaratze ziurtagiria (A modalitatean, eskabidearekin batera ala 2022ko urriaren 15erako; B modalitatean, 2023ko uztailaren 15erako).

73E/2022 Foru Agindua, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, euskara ikasteko helduentzako banakako laguntzen deialdia onesten duena, 2022 urtean eta 2023ko lehen seihilekoan.

Tramitazioa

Epea: 22/10/01 - 22/11/30

Jarraibideak:

Eskabideak aurkezteko era: lehentasunez orrialde honetako "Eskatu" botoiaren bidez.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitalarekin edo NAN elektronikoarekin
  • Cl@verekin

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  1. Bide telematikoa erabiltzen ez bada, eskabidea inprimatu behar da, datuak bete eta sinatu.
  2. Eskabidea eta dokumentazioa posta bulego batean aurkeztuz gero bi aukera hauetako baten bidez egin daiteke:
  • ORVEren bidez, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren Erregistrora zuzenduta (10007835 kodea).
  • Gutun-azal ireki batean, postako langileek, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar diezazkioten.

Harremanetan jartzeko

Euskarabidea - Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzua
Paulino Caballero kalea 13
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 60 66
Posta elektronikoa: sustapena@navarra.es​​​​​

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Subvención a personas adultas para el aprendizaje de euskera

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time