Euskara ikasteko helduentzako laguntzak, 2021-2022 ikasturterako

Oinarrizko informazioa

Euskara ikasi nahi duten 16 urtez goitiko herritarrentzat, baldin eta Nafarroan erroldatuta dauden deialdia argitaratzen den egunean:
Salbuespenak:

  • Hizkuntza eskola ofizialetan eta Zubiarte eta Euskarabideko euskaltegietan ari diren ikasleak.
  • Euskarazko ikastaroak egiten dituzten administrazio publikoetako langileak, berariazko laguntzak dituzte-eta.

 

Onartutako ikastaroak: 2021eko abuztuaren 30etik abenduaren 1a arte hasten direnak.

Moduluak:

  • Ikastaro estentsiboak, trinkoak, barnetegiak eta udako ikastaroak:
    • 40 eta 79 ordu bitartekoak, 65 eurora arte, 2021eko aurrekontuaren kargu ordainduko dira.
    • 80 eta 200 ordu bitartekoak, 125 eurora arte, horietatik, 75 euro 2021eko aurrekontuaren kargu ordainduko dira eta beste 50 euro, aldiz, 2022ko aurrekontuaren kargu.
    • 201 eta 270 ordu bitartekoak, 225 eurora arte, 125 euro 2021eko aurrekontuaren kargu ordainduko dira eta beste 100 euro, aldiz, 2022ko aurrekontuaren kargu.
    • 271 eta 400 ordu bitartekoak, 300 eurora arte, 200 euro 2021eko aurrekontuaren kargu ordainduko dira eta beste 100 euro, aldiz, 2022ko aurrekontuaren kargu.
  • Autoikaskuntzako ikastaroak:
    • 100 eta 189 ordu bitartekoak, 125 eurora arte, horietatik, 75 euro 2021eko aurrekontuaren kargu ordainduko dira eta beste 50 euro, aldiz, 2022ko aurrekontuaren kargu.
    • 190 eta 250 ordu bitartekoak, 225 eurora arte, 125 euro 2021eko aurrekontuaren kargu ordainduko dira eta beste 100 euro, aldiz, 2022ko aurrekontuaren kargu.
  • Berariazko ikastaroak:
    • 40 eta 100 ordu bitartekoak, 125 eurora arte, horietatik, 75 euro 2021eko aurrekontuaren kargu ordainduko dira eta beste 50 euro, aldiz, 2022ko aurrekontuaren kargu.
    • 101 eta 200 ordu bitartekoak, 225 eurora arte, 125 euro 2021eko aurrekontuaren kargu ordainduko dira eta beste 100 euro, aldiz, 2022ko aurrekontuaren kargu.
    • 201 eta 400 ordu bitartekoak, 300 eurora arte, 200 euro 2021eko aurrekontuaren kargu ordainduko dira eta beste 100 euro, aldiz, 2022ko aurrekontuaren kargu.

Eskaerek konprometitutako dirua (223.295 euro) gainditzen badute, prorrata eginen da.

Konpromisoak:

  • Ikasleak gutxienez ikastaroaren %80ko bertaratzea eduki behar du.
  • Ikasleak dirulaguntza osoa ala zati bat itzuli beharko du beste diru-laguntzaren bat jasotzen duenean gainfinatziatzioa gertatzen bada, ala datuak faltsutuz lortu badu.

Esleipena: esleipenean ikasle bakoitzari dagokion diru kopurua jakinaraziko zaio.


Ordainketak: lehen zatia 2021 urtea amaitu baino lehen; bigarrena 2022ko uztailean.

Eskabideak aurkezteko era: lehentasunez, telematikoki, orrialde honetako TRAMITATU botoiaren bidez.

Aurkeztu beharreko nahitaezko agiriak:

  • ESKABIDEA telematikoki beteta.
  • Beste era batera egiten bada, eskabidea beteta eta sinatuta (kasuan kasu: paperean, pdf formatuan, eskaneatuta ala argazkien bidez erantsita).
  • Matrikularen agiria: nahitaez datu hauek agertuko dira: euskaltegia, modalitatea, hasiera, bukaera eta ordu kopurua.
  • Ordainketa agiriak: aurkeztutako ordainagirien batura gutxienez jasoko den laguntzaren adinekoa izan beharko da.
  • Gainerako agiriak (eskatzaileak hurrengo agiriak aurkeztea saihesten ahal du eskabidean Euskarabideari datuak lortzeko baimena ematen badio):
    • Errolda agiria.
    • Nafarroako Ogasuneko agiria.
    • Gizarte Segurantzako agiria,
    • Bertaratze ziurtagiria (2022ko uztailaren 15erako derrigorrez).

Aurkezteko beste modu batzuk

Bide telematikoa erabiltzen ez bada, eskabidea inprimatu behar da, datuak bete eta sinatu.

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan aurkez dezakezu gainerako dokumentazioarekin batera, baita 39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

74E/2021 Foru Agindua, uztailaren 21ekoa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, euskara ikasteko helduentzako banakako laguntzen deialdia onesten duena, 2021eko abuztuaren 30etik abenduaren 1era bitarte hasten diren ikastaroetarako

Harremanetan jartzeko

Euskarabidea - Euskararen Sustapenaren eta Plangintzaren Zerbitzua
Paulino Caballero kalea, 13
31002 Iruña
Telefonoa: 848 426 066 - 848 426 054
Posta elektronikoa: euskarabidea@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Subvención a personas adultas para el aprendizaje de euskera

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.