Dokumentuak deskargatzeko estekak eskaera egiteko epea irekitzen denean gaituko dira.
- Web-formularioa edo eskabide orria (Ebazpen honen 2. eranskina).
- Entitate antolatzaileak emandako ziurtagiria, esaten duena eskatzaileak ikastaroan parte hartu duela, honako hauek adierazita: parte-hartzailearen izen-abizenak, ikastaroaren izena, maila, modalitatea (hirugarren oinarriko 1. puntua), prezioa, ikastaroa noiz hasi eta bukatu zen, ordu kopurua guztira, eta eskatzaileak egindako ikastorduak guztira, bertaratze portzentajea kalkulatuta (ikus bigarren oinarriko 2.2 puntua). Datu horiek guztiak nahitaezkoak dira laguntza ordaintzeko.
- Matrikula tasa ordaindu izanaren frogagiria (ez bada agertzen entitate antolatzaileak emandako ziurtagirian).
- Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (SAT-TOE). Irakasle eskatzaileek “Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera” (3. eranskina), jatorrizkoa, erregistratu beharko dute eskaera egiteko epean, dagokion banketxeak betea eta zigilatua ondorengo kasuetan:
- Beste inoiz bidali ez badute.
- Inoiz egin badute ere, kontu-korrontea aldatu badute.
Honela erregistratu ahal izango da:
1. Erregistro Elektroniko Orokorra:
Destinoa: Ekonomia eta Ogasun Departamentua. Diruzaintza Atala
2. Postaz bidalita edo honako helbide honetan entregatuta:
Ekonomia eta Ogasun Departamentua
Diruzaintza Atala
Carlos III.a, 4-2
31002 Iruña
Nolanahi ere, mezu elektroniko bidez jakinarazi beharko zaio Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko Euskara Atalari igorketa hori egin dela, baita igorketa-data ere (euskaraatala@navarra.es).