Etxebizitza babestuaren salerosketa-kontratuari ikus-onespena emateko eskaera

Oinarrizko informazioa

Etxebizitza babestuaren salerosketa-kontratua sinatu duten sustatzaileak.

Salerosketaren ikus-onespena, aurretiazko sinadura-baimenarekin:

  • Salerosketa-kontratuaren kopia, erosleek eta saltzaileek behar bezala sinatuta.
  • Kontratuaren banakako abala
  • Adierazi sinadura-baimenaren zenbakia (eskabidea egiteko orduan oharrak eremuan adierazi behar da)

Hutsik dauden promozioen salerosketaren ikus-onespena:

  • Salerosketa-kontratuaren kopia, erosleek eta saltzaileek behar bezala sinatuta.
  • Kontratuaren banakako abala
  • Erosleen erroldatze agiria
  • Erosleen NANaren edo AIZren fotokopia
  • Erosleen errenta-aitorpena
  • Etxebizitza babestua eskuratu izana egiaztatzeko behar den dokumentazio guztia

Tramitazioa

Epea:

Salerosketa-kontratua sinatu eta gehienez 15 eguneko epean.

Jarraibideak:

Oharren eremuan (eskabidea betetzerakoan) sinadura-baimenaren zenbakia adierazi behar da, hala dagokionean.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Laguntzen eta Plangintzen Atala
Sustatzaileendako harremanetarako telefonoak: 848 426 813 / 848 426 819 / 848 426 820
Posta elektronikoa: vivienda@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.