Egonaldiak 2023-2024 udaberria

Programa hau Nafarroako A, B eta D ereduetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleentzat da

Oinarrizko informazioa

Programa hau, batetik B eta D ereduetako Lehen Hezkuntzako 4. eta Bigarren Hezkuntzako 1. mailetara zuzenduta dago eta, bestetik, A ereduko Lehen Hezkuntzako 6. eta Bigarren Hezkuntzako 1. mailetara.

9 txanda antolatuko dira; txanda bakoitzean, gutxienez, 20 ikaslek eta, gehienez, 60k parte hartuko dute. Txandak 5 egunekoak izango dira (ikastetxeek, hala eskatuta, hiru egunekoak izan daitezke).

Murgiltze programa denez, 5 eguneko eskaera egiten duten ikastetxeek lehentasuna izango dute (ikus 5.2. oinarria).

Egonaldiak eremu euskalduneko herri bateko aterpean eginen dira.

Izena emateko epea 2024ko urtarrilaren 8tik 26 bitartekoa izango da.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzua
Telefonoa: 848 426 399
Posta elektronikoa: euskaraatala@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time