Eskola garraiorako baimena

Nafarroako Foru Komunitateko eskola-umeen hiriarteko garraio erregularrak egiteko baimena eskuratzea. Baimena eskuratu behar da ikasturte bakoitzaren hasieran

Oinarrizko informazioa

Bidaiarien garraioaren arloko pertsonak edo enpresak, eskola garraiorako zerbitzuen adjudikaziodunak direnak.
Baimenari lotutako ibilgailuek eta laguntzaileek indarrean izan beharko dute ibilgailuaren garraio ziurtagiria. Ziurtagiri hori helbide elektroniko honetan eskatu eta berritu daiteke: captransportes@navarra.es

Prozeduraren urratsak:

Eskatzen den ibilbide bakoitzeko ordaindu beharreko tasa 14 euro izanen da. Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuak horri buruzko ordainketa-gutuna egin, eta eskatzaileari helaraziko dio, hark ordain dezan.

Era berean, baldintzak eta dokumentazioa zuzenak direla egiaztatu ondoren, Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuak eskola garraiorako baimena emanen du.

Agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Zerbitzua Nafarroako Gobernuak kontratatu ez badu, dena delako ikastetxearekin edo guraso-elkartearekin egindako kontratua aurkeztuko da. Eskaera-orria ere onartuko da, kontratuaren ondorio berak izanda, baldin eta datuak beteta badaude eta dagokion laukian kontratugilearen zigilua eta sinadura agertzen badira.

Enpresa laguntzaileak aurkeztuz gero, horien arteko lankidetzarako kontratu eguneratua erantsi beharko da. 

  • Eskatzen den ibilbideko geralekuen zerrenda.
    • Eskatzailea autobusen enpresa bat bada, Excel formatuan aurkeztu beharko du; esteka honetatik zip formatuko artxibo trinko bat deskarga daiteke (gaztelaniaz), barnean dituena geralekuen mapa, bete beharreko Excel  txantiloia eta azalpen gidaliburua.
    • Eskatzailea taxilari bat bada, geralekuen zerrenda txantiloia erabiltzen ahalko du.

Edozein zalantza edo kontsulta izanez gero, igorri helbide elektroniko honetara: transporte.escolar@navarra.es

  • Noizean behingo lankidetza: aurreikusi ezin diren eta kontratista adjudikaziodunari egotzi ezin zaizkion zirkunstantziak.
    Noizean behingo lankidetza egin ahal izateko, honela jardun behar da:  (agiria bete eta “Bidali” botoia sakatu ondoren, mezu elektroniko bat sortzen da, eta horixe igorri beharko da) 
    • Laguntzaileak zerbitzua eman baino lehen, zerbitzuaren garraiolari adjudikaziodunak noizean behingo lankidetzarako hitzarmenaren berri emanen die Hezkuntza Departamentuari eta Garraio Zerbitzuari. Horretarako, Eskola garraiorako noizean behingo lankidetzarako hitzarmenen komunikazio eredua igorri beharko du (agiria bete eta “Bidali” botoia sakatu ondoren, mezu elektroniko bat sortzen da, eta horixe igorri beharko da), honako informazio honekin batera:
      • Lankidetza dakarren arrazoia
      • Ustezko iraupena
      • Zerbitzua emateko erabiliko diren ibilgailuak
  • Noizean behingo zerbitzua ematen den bitartean, garraiolari laguntzaileak honako hauek eraman beharko ditu zerbitzua emateko erabiltzen duen ibilgailuan:
    • Kontratista adjudikaziodunaren baimenaren kopia
    • Lankidetza emateko erabiltzen duen ibilgailuaren gaitasunaren ziurtagiria
    • Garraio enpresek noizean behingo lankidetzarako sinatutako hitzarmena

778/2001 Foru Agindua, erabilera mugatuko hiriarteko eskola garraio erregularra Nafarroako Foru Komunitatean egiteko baimenen kontzesioa arautzen duena.

Tramitazioa

Epea:

Ikasturtearen hasieran edo zerbitzuak kontratatzen diren unean.

Jarraibideak:

Eskola garraiorako baimenak tramitatzeko gidaliburua (gaztelaniaz).

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Lurralde Kohesiorako Erregistroa
Alondegi kalea 1, 1. solairua
31002 Iruña

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzua
Alondegi kalea 1, 2. solairua
31002 Iruña

Arantxa Murillo Zabalza: 848 427 541
Ana Serrano Herrera: 848 427 616
Oscar Molviedro Barea: 848 423 381

Dokumentazioa igortzeko eta edozein zalantza edo kontsulta agertzeko, honako helbide elektroniko hau erabili beharko da: transporte.escolar@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Autorización de transporte regular de uso especial para escolares

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.