“English Week Aterpean” eta “English Week at School” 2023-2024

“English Week Aterpean” eta “English Week at School” hizkuntzan murgiltzeko programen deialdia, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasle-taldeentzat. 2023ko irailetik 2024ko ekainera egingo da deialdia

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publiko eta itunduetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak.

Hezkuntza Departamentuak bi programatan 6.488 lanpostu betetzeko deialdia egin du:

  • English Week Aterpean: gehienez 4.056 plaza ingelesezko murgilketako asteroko egonaldietara joateko Nafarroako aterpetxe batean, Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat.
  • English Week at School: 2.432 plaza Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat, beren ikastetxean murgiltzeko programarako.

Plazak handitu ahalko dira.

Ikastetxe bakoitzeko programa bakarra esleituko da. Hala ere, ikastetxe bakoitzak bi programetan parte hartzea eskatzen ahalko du, eskabidean lehentasuna adieraziz.

Programa honen helburua ingelesaren ikaskuntza indartzea eta motibatzea da, ikasgelatik kanpo, ingurune naturaletan edo testuinguru ludiko batean erabiltzeko aukerak emanez. Komunikaziorako eta ikasketarako hizkuntza ingelesa besterik ez da izanen.

Ikus programa bakoitzaren ezaugarriak I. Eranskinean.

  • Ikastetxeek eskaera bakarra egin beharko dute, Tramitazioa atalean dagoen formularioaren bidez.
  • Gurasoen edo legezko tutorearen baimena (3. Eranskina), behar bezala beteta eta sinatuta, ikastetxearen esku utzi behar da.

175/2023 Ebazpena, deialdia onesten duena. Irakurri hemen bi programen oinarriak.

Emaitzak

Uko egiteko epea: ekainaren 30a arte.

Harremanetan jartzeko

CNAI (Centro Navarro de Aprendizaje Integral)
Beatriz Duque
Telefonoak: 848 43 35 60 / 948 20 73 43
Helbide elektronikoa: englishweek@cnai.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time