“English Week Aterpean” eta “English Week at School” 2024-2025

“English Week Aterpean” eta “English Week at School” hizkuntzan murgiltzeko programen deialdia, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasle-taldeentzat. 2024ko irailetik 2025ko ekainera egingo da deialdia

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publiko eta itunduetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleak.

Hezkuntza Departamentuak bi programatan 6.300 lanpostu betetzeko deialdia egin du:

  • English Week Aterpean: gehienez 4.500 plaza ingelesezko murgilketako asteroko egonaldietara joateko Nafarroako aterpetxe batean, Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat.
  • English Week at School: 1.800 plaza Nafarroako ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat, beren ikastetxean murgiltzeko programarako.

Ikastetxe bakoitzeko programa bakarra esleituko da. Hala ere, ikastetxe bakoitzak bi programetan parte hartzea eskatzen ahalko du, eskabidean lehentasuna adieraziz.

Programa honen helburua ingelesaren ikaskuntza indartzea eta motibatzea da, ikasgelatik kanpo, ingurune naturaletan edo testuinguru ludiko batean erabiltzeko aukerak emanez. Komunikaziorako eta ikasketarako hizkuntza ingelesa besterik ez da izanen.

  • Ikastetxeek eskaera bakarra egin beharko dute, Tramitazioa atalean dagoen formularioaren bidez.
  • Gurasoen edo legezko tutorearen baimena, behar bezala beteta eta sinatuta, ikastetxearen esku utzi behar da.

Ikastetxe bakoitzeko programa bakarra esleituko da. Hala ere, ikastetxe bakoitzak bi programetan parte hartzea eskatzen ahalko du, eskabidean lehentasuna adieraziz.

Programa honen helburua ingelesaren ikaskuntza indartzea eta motibatzea da, ikasgelatik kanpo, ingurune naturaletan edo testuinguru ludiko batean erabiltzeko aukerak emanez. Komunikaziorako eta ikasketarako hizkuntza ingelesa besterik ez da izanen.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

CNAI (Centro Navarro de Aprendizaje Integral)
Beatriz Duque
Telefonoak: 848 43 35 60 / 948 20 73 43
Posta elektronikoa: englishweek@cnai.es

Hezkuntza Departamentua
Atzerriko Hizkuntzen Programen Atala
Telefonoa: 848 42 33 55
Posta elektronikoa: idiomas@educacion.navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time