Ehiztarien tokiko elkarteentzako laguntzak, ehizazainak kontratatzeko, kalteak prebenitzeko eta ehiza-espezieen habitata hobetzeko

Laguntzak ehizazainak kontratatzeko, kalteak prebenitzeko eta ehiza-espezieen habitata hobetzeko

Oinarrizko informazioa

Tokiko ehiza-barrutiak kudeatzen dituzten Nafarroako ehiztarien elkarteak.

Laguntza hauen onuradunak ehiztarien tokiko elkarteak izanen dira, ondorengo baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Ehizazainak kontratatzeko laguntzak jasotzeko, hiru baldintza hauek bete behar dira:
    • Ehizazainak Nafarroako ehizazain titulua izan behar du, 94/2012 Foru Aginduaren arabera.
    • Deialdiaren aldirako kontratatutako zerbitzuak 1.000 eurotik gorakoak izatea (soldata gordina edo BEZa kanpo) eskaera bakoitzeko.
    • Ehizazainak ez du, deialdi honek hartzen duen aldian, desgaitua egon behar ehizarekin lotutako jardueretarako.
  • Kalteak prebenitzeko eta habitata hobetzeko laguntzetarako:
    • Gauzatze materialaren onartutako aurrekontua 1.000 eurotik gorakoa izatea (BEZik gabe).

Ehizazainen deialdirako:

  • Ehizazainak kontratatzeko eskaera (II. eranskina) eta indarrean dagoen kontratua, 7.2.3 oinarriaren araberakoa (emakidarako)
  • Ehizazainak kontratatzeko egindako gastuen eta ordainketen justifikazioa, deialdiaren 14.1 oinarriaren arabera (ziurtapenerako).

Kalteak prebenitzeko eta habitata hobetzeko:

  • Habitatak izeneko eskaera eta lanen laburpen fitxa (II-III eranskinak), baita 7.2.4 oinarrian adierazitako gainerako baldintzak ere (emakidarako)
  • Egindako lanen ziurtagiria, IV eranskiraren arabera, eta egindako gastuen fakturen zerrenda, edo, hala badagokio, kontratua eta ordainagiria, V eranskinaren arabera eta deialdiaren 14.2 oinarriaren araberako baldintzekin (ziurtapenerako).

 

Garrantzitsua: deialdia modu telematikoan aurkeztu beharko da. Ez da onartuko erregistroan paperean aurkeztutako eskaerarik.

39/2015 Legearen 14. artikuluaren arabera, honako hauek Gaitutako Helbide Elektroniko (GHE) bat eduki beharko dute: pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek, jarduera profesional bat egiten dutenek, interesdunaren ordezkariek (administrazio publikoekin harremanik badu) eta administrazioetako langileek. GHE hori gaituta izan beharko dute, bestela ezin izanen zaie telematikaz jakinarazi. Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan Ogasuneko Departamentuarekin.

Tramitazioa

Epea: 24/05/14 - 24/06/12

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzua
Ehiza Kudeaketarako Atala
González Tablas kalea, 9, beheko solairua
31005 Iruña
Telefonoa: 848 42 67 33
Posta elektronikoa: caza@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time