Dirulaguntzak Nafarroako irabazi-asmorik gabeko enplegu-zentro berezietarako, zentroetan enplegua sustatu eta lehiakortasuna hobetzeko, enpresa horietan inbertsioak eginez

Oinarrizko informazioa

Enplegu-zentro berezien entitate titularrak, berezko nortasun juridikoa badute eta Nafarroako Foru Komunitateko Enplegu Zentro Berezien Erregistro Liburuan halako gisara inskribaturik baldin badaude, Enplegu Zentro Berezien Erregelamendua onesten duen abenduaren 4ko 2273/1985 Errege Dekretuaren 7. artikuluarekin bat. Horrez gainera, onuradunek irabazi-asmorik gabekoak izan behar dute, eta Nafarroan kalifikatu ondoren gutxienez bi urteko jardunbidea eduki.

Oinarri hauetako laguntzak eskatzeko, enplegu-zentro bereziek Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako lantokietan egin behar dituzte inbertsioak, eta egoitza fiskala ere erkidego horretan izan behar dute, zein den ere enpresaren egoitza soziala.

Diruz lagungarriak izateko, inbertsioek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Aurreko urteko azaroaren 1etik dagokion urteko urriaren 31ra bitarte egindako inbertsioak izatea, eta urte bereko azaroaren 5a baino lehen ordainduak izatea.
  • Inbertsio kontzeptu bakoitzerako gutxieneko zenbatekoa ezartzen da, 400 eurokoa (BEZa kenduta) unitate bakoitzeko, ulertuta unitatea dela multzo homogeneo funtzional bat eta ez haren elementuak edo zatiak.
  • Dirulaguntzaren zenbatekoa proiektatutako inbertsioaren % 80rainokoa izanen da; 25.000 euro gehienez enplegu zentro berezi bakoitzeko. Hortik aurrera oraindik kreditu baliagarririk baldin badago, soberako kopurua lortutako puntuen proportzioan banatzen ahalko da, betiere % 20ko gutxieneko finantza-kidetza portzentajea eta 15 e) oinarrian baloratutako tartea errespetatuz.

Diru-laguntza "Tramitazioa" atalean eskatuko da, "Eskatu" botoiaren bidez (eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, gastua baimentzeko 2024ko Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita), eta honako agiri hauek erantsiko dira:

Ordainketa jasotzeko dokumentazioa: Dirulaguntzaren onuradun diren enpresek deialdiaren 17. oinarrian ezarritako dokumentazioa aurkeztu behar dute aurtengo azaroaren 5a baino lehen, "Ordainketa tramitatu" botoia sakatuz.

  • 1365E/2025 Ebazpena, 2025erako gastua baimentzen duena.
  • 1974E/2024 Ebazpena, 2024rako gastua baimentzen duena eta 1198/2017 Ebazpenaren bidez horretarako onetsi ziren oinarri.
  • 2322E/2023 Ebazpena, 2023rako gastua baimentzen duena eta 1198/2017 Ebazpenaren bidez horretarako onetsi ziren oinarri.
  • 1462E/2020 Ebazpena, 2020rako gastua baimentzen duena eta maiatzaren 5eko 1198/2017 Ebazpenaren bidez horretarako onetsi ziren oinarri arautzaileak aldatzen dituena.
  • 39E/2019 Ebazpena, 2019rako gastua baimentzen duena.
  • 1198/2017 Ebazpena, Nafarroako irabazi-asmorik gabeko enplegu zentro berezietan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten diren inbertsioetarako diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dituena.
  • Minimis araudia. Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak “de minimis laguntza” izaera dute, Batzordearen 2023/2832 Erregelamenduan aurreikusitakoaren arabera; erregelamendu hori interes ekonomiko orokorreko zerbitzuak ematen dituzten enpresei emandako minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea: 25/08/14 - 25/11/04

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea:

Laguntza ematen denetik hilabeteko epean, erakundeak gardentasunari buruzko adierazpena egin beharko du.

Jarraibideak:

Adierazpen honi erantsitako dokumentuek ezin dute datu pertsonalik jaso, ezta eskuz idatzitako sinadurarik ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Desgaitasuna duten Pertsonentzako Enplegu Programen Atala
Telefonoa: 848 424 461
Posta elektronikoa: empleoydiscapacidad@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.