Kontratatzen diren pertsonek baldintza hauek bete beharko dituzte kontratazioaren unean:
- Langabezian egotea eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko edozein enplegu agentziatan inskribaturik egotea.
- 16 urtez goitikoak eta 30 urtez beheitikoak izatea.
- Gazteen Bermearen Erregistro Nazionalean inskribaturik egotea.
- Honako titulu hauetako bat izatea:
- Unibertsitateko titulua.
- Lanbide Heziketako goi mailako heziketa zikloak (LH II) edo erdi mailako heziketa zikloak (LH I). Horien baliokide dira teknikari espezialisten titulua (LH II) eta laguntzaile teknikariaren titulua (LH I).
- Profesionaltasun ziurtagiria.
Eginen diren kontratuak ondoren aipatzen diren eremuetako batean kokatu beharko dira, lerroak egin beharreko lanean daukan garrantzia kontuan hartuta:
- Enplegu berdeen lerroa, ingurumena babesteko eta lehengoratzeko laguntzen dutenak.
- Gaitasun digitaletako enpleguen lerroa, Europako Batzordeak (DIGCOMP) ezarritako gaitasun digitalen Europako Esparruaren arabera.
- Enpleguaren lerro orokorra: gainerako kontratuak.