Derrigorrezkoaren ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako beken deialdi orokorra, 2023-2024 ikasturterako

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Foru Komunitatean erroldatuta dauden ikasleak, baldin eta derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketetarako Espainiako ikastetxeetan matrikula egin badute.

Honako ikasketa hauetarako eskatzen ahal dira laguntzak:

  • Oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako Lanbide Heziketa
  • Batxilergoa
  • Kirol irakaskuntzak
  • Arte ikasketa profesionalak
  • Goi mailako arte irakaskuntzak
  • Goi mailako erlijio ikasketak
  • Hizkuntza eskola ofizialetan egindako hizkuntza ikasketak

Honako kontzeptu hauetarako eskatzen ahal dira laguntzak:

  • Matrikula
  • Bizilekua
  • Hiriarteko garraioa
  • Jantokia
  • Ikasketa-espedientea (6.2.7 oinarrian jasotako kasuetan soilik)
  • Laguntza berezia (salbuespenezko kasuetan baino ez; ikus 6.2.6 oinarria)

Diru-laguntzak emateko, baldintza ekonomikoak eta akademikoak hartuko dira kontuan.

Halaber, horretarako baldintzak betetzen direnean, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioari edo Eusko Jaurlaritzari 2023-2024 ikasturterako beka eskatu beharko zaio.

Laguntzaren eskaera eta jarraipena beken aplikazioaren bidez eginen da. Aplikazio horretara "Eskatu" botoitik sartzen da. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratuko da eta biharamunean hasiko da.

Eskaera ikasleak aurkezten du. Bere izenean beste pertsona batek aurkezten badu, eskabidean jaso beharko du.

Eskatzaileak eta familia-unitateko gainerako kideek baimena eman ahal izango diote deialdia kudeatzen duen organoari Estatuko Administrazio Orokorrean eta beste administrazio publiko batzuetan eskuragarri dauden datuak telematikoki kontsultatzeko, beka-eskaera ebazteko beharrezkoak badira. Kontsulta egiteko baimenik ematen ez bada, eskatzailearen egoera egiaztatzen duten agiriak aurkeztu behar dira: nortasuna, erroldatzea, desgaitasuna, familia-egoera, diru-sarrerak, datu akademikoak, etab.

Nafarroatik kanpoko ikasketen kasuan, datu akademikoak justifikatzeko, ikasketa-mailari dagokion agiria erantsi behar da, ikastetxeak sinatu eta zigilatua:

Eskatutako dokumentuak deialdiaren 7. oinarrian kontsulta daitezke: aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Deialdiaren oinarrietan akats bat antzeman da: deialdiko 6. oinarrian “Bekak eta laguntzak hartzea eta haien zenbatekoa”, 2.6. atalean Laguntza Berezia, 3. puntuan honako hau erran behar da: f) 2022an Errenta Bermatua jaso duten familiak.

  • 36/2023 Ebazpena, zeinaren bidez onesten baita 2023-2024 ikasturterako beken deialdi orokorra, derrigorrezkoaren ondoko unibertsitateaz kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleentzako.
Harremanetan jartzeko

Ikastetxeen Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atala:
Santo Domingo kalea 8
31001 Iruña
Telefonoak: 848 426 538 / 848 426 541
Posta elektronikoa: negociadodebecas@navarra.es
Jendearentzako arreta-ordutegia: 8:30tik a 14:30tara, astelehenetik ostiralera.

Laguntza teknikoa:
Ordutegia: uztaila, abuztua eta irailan 8:30etatik 15:00etara / Gainerako hilabetetan, astelehenetik ostegunera 8:30etik 17:30era / ostiraletan 8:30etik 15:00etara.
Telefonoa: 948 013 576
Posta elektronikoa: soportec@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time