Haur eta Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleen familiei.
Ikasturtea hasi ondoren eskabideak egiteko aldian parte hartzen ahalko dute honako kasu hauetakoren batean dauden pertsonek:
Artikulu honetan aipaturiko aldia hasten den unean Nafarroako hezkuntza sisteman ikasposturik ez duten ikasleendako ikaspostua eskatzen duten pertsonak.
Nafarroako hezkuntza sisteman ikaspostua izanik, bizitoki aldaketa justifikatzen duten ikasleendako ikaspostua eskatzen duten pertsonak. Ondorio horietarako, posta kodea aldatzea joko da bizileku aldaketa justifikatutzat, eta egoera hori agiri bidez egiaztatu beharko da, ikaslea eta, gutxienez, haren guraso edo legezko tutoreetako bat erroldatuta daudela biltzen duen errolda-ziurtagiriaren kopiaren bidez, edo, hala badagokio, adin nagusiko ikasleen errolda-ziurtagiriaren kopia.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Ikastetxeei buruzko informazioa:
Nafarroako ikastetxe publikoen eta itunpeko ikastetxe pribatuen zerrenda:
Agiri hauetako baten fotokopia: familia-liburua, jaiotza-ziurtagiria, pasaportea, NAN edo AIZ.
Errolda-ziurtagiria/Bizikidetza-ziurtagiria, adingabea eta gutxienez bere gurasoetako bat edo legezko tutoretza egiten duten pertsonak jasotzen dituena. Egoitza-aldaketa ezarritako egunetan justifikatu behar denean bakarrik aurkeztu beharko da.
Araudia keyboard_arrow_down
57/2025 Ebazpena, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesuaren deialdia egin eta garatzen baita, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko 2025-2026 ikasturtean.
26/2025 Foru Agindua, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren eranskina. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea berrantolatu zen.
35/2024 Foru Agindua, Hezkuntzako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Nazioarteko Batxilergoko irakaskuntzak arautzen dituena.
33/2021 Foru Dekretua, zeinak arauak ematen baititu Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan eta pribatu itunduetan ikasleak onartzeko.
46/2021 Foru Agindua, zeinaren bidez garatzen baita Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakaskuntzak egiteko Nafarroako Foru Komunitatean dauden ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan ikasleak onartzeko prozesua.
80/2019 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Ikastetxe Publikoen Sarea berrantolatzen duena.