Kirol proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzea, kirol mezenasgoaren ondorietarako

Oinarrizko informazioa

  • Nafarroako Kirolaren Erregistroan inskribaturako irabazi asmorik gabeko kirol entitateak.
  • Nafarroan helbideratutako fundazioak, haien xedeen artean Nafarroako kirola sustatu eta garatzea dutenak.
  • Nafarroako kirol federazio batean afiliatuta dauden eta egoitza fiskala Nafarroan duten Nafarroako kirolariak.
  • Nafarroako Foru Komunitateko administrazioa eta Nafarroako toki entitateak, bai eta haien menpeko erakunde autonomo eta fundazio publikoak ere.
  • Nafarroan kokatuta dauden unibertsitateak.
  • 20/2024 Foru Legea, enbait zerga aldatu eta beste tributu neurri batzuk hartzen dituenaren zazpigarren artikulua.
  • 13/2023 Foru Agindua, zeinaren bidez xedaten baita kirol proiektu eta jarduerak interés sozialekotzat deklaratzeko eskaerak egiteko prozedura, kirol mezenasgoaren ondorietarako.
  • 2/2023 Legegintzako Foru Dekretua, mezenasgorako zergapizgarriei burukoa.

Tramitazioa

Epea: 25/01/01 - 25/08/31

Jarraibideak:

Kirol mezenasgoaren onuradun deklaratuak izan ondoren, pertsona edo entitateek hurrengo ekitaldian jarraitu nahi badute antolatzen gizarte intereseko deklaratutako kirol jarduera bera, Nafarroako Foru Komunitateko kirol arloko administgrazioari deklarazio hori mantentzea eskatu beharko diote, urte horretako lehen zortzi hilabeteetan eta esteka honen bidez:

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Epea: 25/03/01 - 25/04/30

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaaren Institutua
Telefonoa: 848 427 820
Posta elektronikoa: mecenazgodeportivo@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.