"Euskaraz solas eta jolas" programaren deialdia, 2021-2022 ikasturtea

"Euskaraz solas eta jolas" tailerrak Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko nahiz itunduetan D eta A ereduetan eskolatuta dauden ikasleentzat dira, 1. ikasmailatik 6. ikasmailara bitarte.

Oinarrizko informazioa

Nafarroako ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako ikastetxe publiko nahiz itunduetan D eta A ereduetan eskolatuta dauden ikasleentzat dira, 1. ikasmailatik 6. ikasmailara bitarte.

Deialdiari buruzko informazio osoa "Araudia" izeneko atalean dago (Deialdia).

Programaren helburua Lehen Hezkuntzako D eta A ereduetako ikasleen komunikazio gaitasuna handitzea da, bereziki ahozko ulermena eta adierazpena, jolas giroko talde dinamiken bidez. Euskararen erabileran ez ezik, ikasleen motibazioan ere eragin nahi da, hizkuntza bizipen gustagarriekin lotuz.

Deskribapena eta ezaugarri nagusiak

2021-22 ikasturtean ere mintzapraktika tailerrak eskainiko dizkiegu ikastetxeei: euskarazko murgiltze programan trebatuta dauden hezitzaileak joango dira ikastetxeetara, astebetez. Txanda lortzen duen ikastaldeak erdibitu eginen dira; horri esker, tutoreek ikasle kopuru erdiarekin aritzeko aukera izanen dute, beste erdia hezitzailearekin dagoen bitartean.

  • Lehen Hezkuntzako ikastetxe bakoitzak eskaera orri bana bete dezake hizkuntza eredu bakoitzeko:
  • Eskaera zuzendaritza taldeak egin behar du, beti ere tutoreen onespenarekin, eta A ereduko taldeen kasuan tutoreen eta euskara irakasleen adostasunarekin.
  • Ikastetxeek bi ikastalderentzako eskaera egin behar dute, gutxienez, eta zortzi talderentzat, gehienez, hizkuntza eredu bakoitzean.
  • Eskaerak mailaka egingo dira; hau da, maila bereko ikastalde guztientzat egingo da eskaera. Ikastetxe bakoitzak hiru maila desberdinetarako eskaera egin dezake, gehienez. Ezingo da eskaerarik egin 2020-2021 ikasturtean txandaren bat egin zuten ikastaldeentzat.

Deialdia, uztailaren 21eko 313/2021 ebazpenaren bidez onartua (Eranskina).

Emaitzak

Posta elektronikoz jakinaraziko zaie eskaera egin duten ikastetxeei zein txanda esleitu zaion. Ikastetxeek bi eguneko epea izanen dute bide beretik haren kontrako erreklamazioak aurkezteko.

Harremanetan jartzeko

Euskara Atala
Telefono zenbakiak: 848 42 60 94
Helbide elektronikoa: euskaraatala@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time